igandea, azaroa 09, 2025

Paco Castillo Pina (2009): "Por ello el celtibérico sí adoptó ambos signos ibéricos para las silbantes pero readaptándolos."

Idazten genuén atzo:

Esan nahi baita ze s iberiko horrek adieraz leiké "ts" soinua baldin xede-hizkuntzan halakorik existitzen bazen (eta Irulegikoan, euskararen ahaidea bazen, nola dirudien, halakorik egon ziteken). Hortaz, ez dirudi arazorik dagoenik ki interpretatu hitz hori honela:

  • ese = etse
Zeltiberikoan, ordea, ez ei zen halako "ts" soinu afrikaturik, ez ei zen galoaren oposizio hori artén frikatiboa ("ś") eta afrilatua ("s"), baizik bi soinu txistukari (silbante, sibilante) zein elkarri oposatzen ziren zio euren gortasuna edo ozentasuna: bata zen frikatibo gorra ("ś") eta bestea frikatibo ozena ("s"). Ikus adibidez "La lengua y las escrituras ibéricas" (2009) ganik Paco Castillo Pina:

Pues bien, parece ser que en celtibérico tambien existian dos silbantes, una de carácter sordo y otra de carácter sonoro (quizás no siempre así, pero con un componente similar), procedente esta última de la sonorización de la sorda en algunos contextos y también de la evolución de algunos fonemas oclusivos dentales en ciertas posiciones. [Castillo, 2009:56]

Eta, normala denez, izkribatzaileek adaptatuko zituztén betiko ber zeinu iberiko horiek ki euren sistema fonologiko ezberdinak an modurik egokiena (alegia, eta tipikoki, erabiliz zeinu egokia noiz soinua bat zetorren, baina adaptatuz hango beste zeinuak noiz soinuak ez zetozen bat), halan ze sistema fonologiko ezberdinetan, zeinu berak adieraz leikén soinu aski diferentea aráuz idazleen behar grafikoak. Horrela, esan lez, izkribatzaile zeltiberikoek adaptatuko zituzten iberikoaren betiko bi zeinuak ki adierazi zeltiberikoaren bi soinu partikularrak:

Por ello el celtibérico sí adoptó ambos signos ibéricos para las silbantes pero readaptándolos. [Castillo, 2009:56]

Esan nahi baita ze ber zeinua zein zeltiberikoak erábili ki emán soinu frikatibo ozen bat ("z" moduko bat), berori erabiliko zen ki adierazi galoaren afrikatu gor tipikoa ("ts", ikus atzokoa). Eta Irulegiko eskuan ere, "ts" soinu hori existituz gero, berdin erabil zitekén. [2902] [>>>]