asteazkena, maiatza 13, 2026

Horrá Mikel Mendizabal-ek bidalitako dokumentu bat burúz japoniera: hor dago... dena

Atzokoan Mikel Mendizabal-ek bidali zigún ondorengo dokumentua burúz japoniera, non berak bildu dituén zenbait komentario oso-oso interesgarri zein diren agertzen an 1977ko liburu bat ganik Roy Andrew Miller, titulatua "The Japanese language in contemporary Japan" (klikatu gain irudia ki ikusi hobeto). Esango nuke ze hor dago... dena:

The Japanese language in contemporary Japan

Autorea: Roy Andrew Miller. Argitaletxea, American Enterprise Institute for Public Policy Research. 1977

- Shimomura Hiroshi, (militar, kazetari eta politikaria), Bigarren Mundu Gerran esan zuen: egoera larri batean gaude, gure hizkuntza oso kaotikoa delako
- Kyōsuke Kindaichi, (hizkuntzalaria): japoniera ez da zaila bakarrik kanpotarrentzat, baita japoniarrentzat ere. Bere ustez aldaketak egin beharko ziren hizkuntzan. Kezkatua zegoen gai honekin. Emozio biziak azaltzeko, japoniera ez dela egokia zioen, txinera ez bezala, zein den hizkuntza askoz egokiago helburu honetarako. Japoniarraren hitz ordena praktika ezina zela zioen
- Mori Arinori diplomatiko eta pedagogoak, ingelesa proposatu zuen Japoniako hizkuntza nazional gisa
- Shiga Naoya idazleak ere, beste horrenbeste proposatu zuen, baina frantsesarekin, japoniera traketsaren ordez. Bere ustez, umeek gehiago ikasiko zuten eta gainera, gehiago gozatuko zuten ikasketetan
- Yanagita Kunio, folklore ikertzaile garrantzitsuak zioen, japoniar guztiak sentitu dutela ze zaila eta aspergarria den esaldi ertain edo luzeak egitea hizkuntza honetan
- Uemura Sengyo, editoreak honela azaldu zen: bidaiatu eta gero konturatu nintzen ingelesarekin edonora iritsi ahal zarela, ordea, etxera berriz itzultzean, konturatu nintzen japoniera hitz egitean trabatua geratzen nintzela. Hizkuntza misteriotsua zela zioen
- Takao Suzuki soziolinguistak zioen, japoniarrak kexatzen direla hizkuntza nazionala zaila delako. Bere ustez hizkuntza praktikaezina zen. Azaldu zuen zenbait politikarik eta idazlek proposatu izan dutela, hizkuntza nazionala ordezkatzea beste hizkuntza razionalago eta praktikoago batengatik. Baita ere zioen, Mendebaleko hizkuntzalaritzak ez duela ezertarako balio japoniera ikertzeko
- Asahi Evening News egunkarian 1974ean azaldutako artikulu batean, esaten zen umorea mugatua zela japonieraz hitz egiten zenean, aldiz, Mendebaldeko hizkuntza bat erabiltzean, umorea askoz aberatsagoa zela.
Bai, hor dago... dena. Eta atzokoan lez, nekez esanen da argiago. [3087]

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...


Japonieraren ordez euskara batua jarriric hemen guerthatzen diren gauça raro asco ulertuco guenituzque.

asteazkena, maiatza 13, 2026 11:26:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home