igandea, otsaila 03, 2013

Baloraziorik gaiztoena: hori ez da euskara!

Irakurtzen ditugu hurrengo hitzak ganik Juan Garzia:
Zorionez edo zoritxarrez (halako balorazioak ez dagozkit niri), euskarak badu (eta hori gabe ez da euskara) bere egitura diogunez aski berezi eta alde batzuetatik guztiz auzo-erdaren antipodikoa. (Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997)

eta, berrikiago Juan Garzia-k zuhurtzat jo du Altuberen aipu bat zein dan hasten honela (Zaletuen mugikorrean x). Dio:

Sarri esana da: izkuntzen arima, mintzaien benetako muiña, beuren Gramatika dala. Itzak, itz zaarrak, itz berri txukunak maitagarriak ditugu. Nik neuk, nere jaioterriratzean, lengo euskal itz zar bat edo beste orain erderatikoaz ordeztuta entzuten dedanean, benetan min artzen det, biotzean zarrastada mingoitza nabaritzen det. Baña milla bider mingoitzagoa, euskal Gramatika jatorrari dagozkion itz-jokoak, erderatikoz edo erdera kutsudunez ordeztuta entzun oi ditudanean; gaitz au ilgarriago baita izkuntzentzat. (Altube, 1950)

Dio Juan Garziak ze berari ez dagokio egitea baloraziorik burúz zoriona edo zoritxarra on euskararen egitura. Baina, jarraian, agertzen da arras kezkaturik zatio evoluziobidea on euskararen egitura hori bera

Ea ulertzen dudan: ez dagokio baloratzea euskararen egitura baina etengabe ari da baloratzen euskararen egitura, eta ez soilik baloratzen baizik propósatzen egitura garziar arazotsuak (adibidez, mahomarena: sujetu-mintzagai postverbalak afin arindu aditz-aurreko materiala) ordezon egitura bere-ustez kalkatuak, zein diran hain literarioak nola herritarrak (adibidez, galdegai postpositiboa).

Jakina, kontua ez da ...

... ahalik eta erdalantzekoen bihurtzea euskara, lehiakorra izan dadin mundu eleanitzean. (Juan Garzia)
baizik euskararen beraren potentzia komunikatiboa garatzea. Estruktura sintaktiko potenteenak ez dira inorenak, dira guztionak.

Ez, ez: Juan Garziak egiten ditu balorazioak etengabe (dagokion bezala), eta egiten ditu proposamenak etengabe (zoritxarrez, gehienetan okerreko norabidean), hainbateraino non lasai askoan mintza gaitezken burúz sintaxi garziarra, zein dan gaur egun hain kaltegarria nola izandu zan bere garaian sintaxi altubetarra ti Erderismos (1929). Egia esan, sintaxibide bi horiek oso antzekoak dira: Altubek egin zuen bere teoria zurruna, eta Garziak berea, oso zurruna ere, gainera bilatuz ustezko soluzioak zeinetan ez dagoen baizik desoreka eta estuasun.

Euskararen munduan, euskararen egoeran, balorazio kaltegarririk bada, hori da esatea: hori ez da euskara! [171] []

Etiketak: ,

1 Comments:

Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Arras gustura irakurri dut ondoko affirmatione hau ezen

"Estruktura sintaktiko potenteenak ez dira inorenak, dira guztionak."

igandea, otsaila 03, 2013 9:38:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home