Euskara historiko idatzia: ..., zénbat eta informazio (objetu) gutxiago aurreikusgarria, zénbat-eta rhematikoagoa, zénbat eta konplexuagoa, aberatsagoa an matizeak, edota pisuagoa an luzera, orduan eta joera handiagoa egonen da aldé SVO
Zenioen, Gilen:
Ondo legoke aztertzea SVO ordenak zer toki eta funtzio izan dituen euskara idatzi historikoan, eta hala formulatzea haren erabilera gobernatzen duten arauak.
Báda hor joera komunikatibo orokor bat, universala, aplikagarria ki hizkuntza guztiak, mintzatuak, idatziak, historikoak, oraingoak, hemengoak eta edonongoak, hauxe:
Zénbat eta informazio (gehien-gehienetan: objetu) akontextualagoa, zénbat-eta independenteagoa respektu inguru fisiko edo diskursiboa, zénbat eta informazio (objetu) gutxiago aurreikusgarria, zénbat-eta rhematikoagoa, zénbat eta konplexuagoa, aberatsagoa an matizeak, edota pisuagoa an luzera, orduan eta joera handiagoa egonen da aldé SVO baldin... ahal bada (eta ondo azpimarratu nahi dut hóri "ahal bada", zeren egon daitezke beste faktore batzuk, hala intralinguistikoak nola extralinguistikoak, zein ahal duten oztopatú, eta, zenbait baldintzatan, are revértitu prozesu potentziatzaile natural eta logiko hori).
Gauza da ze:
- noiz hasí komunikazioa, baldintzak izanen zirén oso bereziak, oso kontextualak, halan-ze ia ez zen beharko baizik keinu bat afin adierazi ia guztia, edo hitz bakar sinple bat (objetua) zeren beste guztia orohar izanen zén ondo kontextuala. Gero agertuko ziren aditzak (OV, eta, gerora, horren gainean postposizioak) eta azkenik, batzuetan, beharko ziren sujetuak (kontextualenak), zein akaso hasieran bukaeran izanen ziren (OVS), nahizta gero, hala izatekotan, sujetu horiek aurreratuko ziren bidéz kasu kontrastibo bat (ergatiboa edo nominatiboa), osatuz SOV eredua, zein, zenbait ikerlarik diotenez, izan liteken, antzineko ia ordena bakarra.
- Baina, baldintza komunikatiboak handitu ahala, orobat handitzen dira behar estruktural progresiboak (eta justuki euskara idatzi historikoan aurre egin behar izan zioten ki egoera bat non material informatiboak ez ziren inondik inora informazio aski kontextualak, baizik bestelako lan askoz ere konplexuagoak, eta gainera idatziz, zein berez dén medio exigenteagoa zein medio mintzatua, zeren ez dago intonaziorik), eta horrela, euskara idatzi historikoan hasi ziren (edo jarraitu zuten) ibiltzen bide burulehen hori (ez daigun ahaztu ze VO dá estruktura burulehen bat, eta gure ikuspuntutik SVO ere).
Eta nahizta orain ari garen mintzatzen buruz SVO ordena, ibilbideá ez litzake diferentea baldin referituko bagina ki baliabide sintaktiko burulehen guztiak, nola genioen hemen:
Ordena horiek existituta ere, argi esan behar da ze estruktura guzti horiek garatu behar dira, hala nola orobat baliabide sintaktiko burulehenak (zein diren a osagarri perfektua on SVO ordena, zeinekin sortzen dituztén eragin komunikatibo sinergiko ondo nabarmenak).
Esan nahi baita ze, zénbat eta aukera estruktural burulehen gehiago izán, orduan eta aisago erabiliko ahalko da SVO ere, horrela zinez normalduz SVO estruktura hori, izan ere, SVO estrukturak ez du erakusten bere botere informatibo-expresibo osoa areanda ez izán ondo lagundua ga aukera burulehenak (zénbat eta aukera gehiago hobe).
Edonola ere, eta erantzunez ki zure galdera, Gilen, gorago aipatutako tendentzia hori (laburbilduz: zenbat eta kontextu eta mezu exigenteagoa, orduan eta joera handiagoa ki erabili SVO), orokorra da, logikoa, eta aplikagarria ki hizkuntza guztiak, mintzatuak, idatziak, historikoak, oraingoak, hemengoak eta edonongoak: eta euskara historiko idatzian ere. [1239] [>>>]Etiketak: thema-rhema
9 Comments:
Gustura irakurri dut egun hauetan, Jesus, zure lana “Hitzaldietako euskararen aditz osteko fokuen testuinguru diskurtsiboak eta aukera prosodiko nagusiak”. Tarteka oso gustura. Bereziki hitzaldietako testuen / esaldien testigantzak. Horrela hitz egiten dugu, horrela idatzi izan da oro har euskal tradizioan XX. mendera arte (Kardaberazen eskolako-edo idazleak salbu).
Pena ezin entzun izatea zuzenean esaldiak. Ez legoke modurik masterra aurkeztean egin zenuen lan hori sareratzeko, Jesus?
H.d. oro har, oso egitura informatibo komunikatiboak erabili ohi ditu euskaldun xumeenak ere bere mintzoan, nola ohi darabiltzan zeinahi hizkuntzatako hiztunak. Orduan zergatik hizkuntzalariek ez dute / ez dugu asmatzen ‘teorikoki’ azaltzen hiztun guztiek (eta idazle askok) mundu osoan horren ongi eta horren erraz darabilten / menderatzen duten / dugun esaldien informazio egitura? Zerbait ez gara ari ongi egiten... Hori da nire aspaldiko susmoa.
Eta nire ustea da oro har darabiltzagun kategoriak esaldien informazio egitura aztertzeko / azaltzeko ez dutela lortzen azaltzea hiztun xinpleak horren erraz gauzatzen duena. Hala nire susmoa da orain darabiltzagun baino kategoria ‘sinpleagoetatik’ eta ‘argiagoetatik’ abiatu behar ote dugun gaiaren mamiari heltzeko.
Seguru asko ikuspuntua aldatu beharko da. Eta aztertu hain zuzen, batetik, hiztunak daraman prozesua bere esaldiak sortzeko eta komunikatzeko, nola zatikatzen duen bere mezua eta zergatik (mezu emailea ez baita gauza bere mezua instantaneoki transmititzeko), eta bestetik, nola deskodetzen duen mezu hau mezu hartzaileak, dela zuzenean entzunez mezuak, dela hauek irakurriz, beti zatika (gauza ez delako hau instantaneoki jasotzeko eta deskodetzeko). Eta prozesu horretan nola transmititzen den zatika informazio eta nola deskodetzen den zatika.
Seguru asko ZATI horien kategorizazio zuzenak duke garrantzi ezinbestekoa ESALDIEN INFORMAZIO EGITURAren ‘misterioa’, erraza behar duena, ulertzen eta azaltzen joateko. Erraza ez balitz hiztunek ez lukete horren ongi egingo... Nondik jarraitu genezake? Hitzaldi horien azterketa izan liteke heldulekuetako bat...
Asteburu on
Begiratu arin bat eman diot Axularren Geroko lehen orrialdeei eta, autorea nahiko atzerakargazalea bada ere, aise aurkitu ditut SVO ordena duten esaldiak:
Predikatu osagarrien DA aditza, adibidez, aurretik doa maiz:
• Liburutto hau da emazurtza. Posthumus. Aita hilez gero sortua.
• Zu izan zara eta izanen zara euskaldunen ohorea, habea, jabea, sostengua eta kantabres fina, naturala eta egiazkoa.
• Zu izan zara, Etxautz, mendi Pirinioetan, Aldudeko hegaletan, betiere zentinela eta begirale bezala iratzarririk dagoen jauregi eta gaztelu handi, eder, noble hartako seme.
• Hango Bizkondeak eta seme guztiak izan dira betiere, egundainoz gero, erregez enplegatuak, estimatuak, fin eta leial frogatuak.
• Ez zen, ez, orduko trabailatze hura penagarri izanen, orain bekatu eginez gero bezala. Baina hura izanen zen atsegin hartze bat eta, bere plazerera eta aisiara zegoela, bere indarraren eta antzearen frogatze bat.
Ikusten denez, predikatua ez da beti luzea. Beste aditz batzuekiko pare bat esaldi aski labur:
• Neure jaun maitea, joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik eta ez bihotzetik.
• Honela dio San Tomasek. Baina San Krisostomok ematen du bertze arrazoi bat, ni narraion puntuari hobeki hurbiltzen zaiona, erraten duela: (...).
Denak SVO.
Pena bat da Axular (eta berdin beste edozein autore classico edo actual) ezin iracurri ahal izaitea an versione originala, gaberic cambioac.
Zuzenago litzaque eta justuago, behintzat honelaco foroetan, jaquiteco zer eta nola esan zuen hain delacoac delacoa.
Ilargia eta atzamarraren kontu zaharra.
Erramun, euskaldun alfabetatu gehien-gehienei errezago zaie ortografia batua klasikoena baino, uste dut horretan ados egongo garela, eta adibide horien helburua ez da inoren filia filologikoak satisfatzea. Bestela, erraz aurki dezakezu kopiaren bat Interneten, zuk etxean bat gutxienez ez baduzu behintzat.
Ez nathor matraca bila Gilen baina nire iritzia da ze, behintzat honelaco lekuetan eta ahal bada, hobe da emaitea aiphu horiec an forma originala, publicatu ziren lez, diren lez.
Egileak iruzkina kendu du.
Du saten Bittorrek:
- H.d. oro har, oso egitura informatibo komunikatiboak erabili ohi ditu euskaldun xumeenak ere bere mintzoan...
Bittor, benetan, ¿gara bizi herri beran? Zeren nik ez dut entzuten euskara, nahiz eta bizi eta lan egiten dudan inguru euskaldun batean. Dudana entzuten da Euskañola, hori bai, baina diskurtso erabat euskalduna? Oso gutxitan, ia inoiz ez, da salbuezpena. Hiru esaldi euskaraz gehi genitivo bat, jauzi gaztelerara; beste lau esaldi euskaraz gehi erlatizvozko esaldi bat, pasa gaztelerara; diskurtso gutxi gora-bera euskaldun batean, itsumustuan hiztuna haserretzen da, larritzen da edota konpostura du galtzen eta da pasatzen automatikoki gaztelerara.
Kontrakorik ez dut inoiz ezagutu, alegia, gazteleraz ari diren hiztun batzuk egoera estu batean automatikoki euskaraz hastea edo esaldi konposatu luze bat esan behar dutenean gazteleratik euskarara pasatzea.
Sentitzen dut baina hau da gertatzen dena. Hau ukatzea da ukatzea errealitatea. Zertaz? Hori da hain zuzen Balbulan aztertzen dena an modu zientifiko.
Txopi
Ziur nago New Yorkeko txikanoek, ingelesa ondo jakinez gero, gauza bera egiten dutela, nahiz bi hizkuntzak SVO izan.
Txopi, ni ESALDIEN INFORMAZIO EGITURAZ ari niñuan eta hitzaldietako hiztunen antzekoez. Euakararen eta euskaldunon egoera soziolinguistikoa, eta euskararen egungo bilakaera, euskañola tarteko, kezkagarri eta aztergarria duk noski, niretako ere, baina ni ez niñuan ari horretaz... Beste ezpal bateko eztabaida dalakoan, nahiz eragin nabarmena izan gure hizkuntzaren egitura bilakaeran ere... Ondo izan
Argitaratu iruzkina
<< Home