larunbata, uztaila 09, 2022

"nekarren" argiki iduri da zaharragoa zein "nindakarren", eta "nindekarren" regularragoa zein "nindakarren"

Zioen atzo Josu Lavin-ek:

Halaber, NAKAR adizkiaren iraganaldia NINDAKARREN da, berez, zeinetan DAKAR orainaldia ikusten baitugu. Euskaltzaindiak NINDEKARREN erabaki badu ere, lehena da zuzenena eta erregularrena.
Honek ere forma laburra du: NENKARREN. Honetan nor-nork eta nork-nor funditzen dira, eta hemendik sortu da NEKARREN nork-nor argi eta inekibokoa. [Josu Lavin]
Hortaz:

  • "nekarren" izanen litzake askoz berriagoa zein "nindakarren", nondik sortuko zen.
  • eta "nindakarren" izanen litzake zuzenagoa eta regularragoa ze "nindekarren"

Bistan denez, azalpen ezberdinak eman ahal dira ki azaldu nóndik eta zergátik joan ziren agertzen euskal adizki ezberdinak. Gero, jakina, azalpen horiek izan behar duté barneko logika bat, logika ondo azalgarria eta lagundua kin ahalik eta datu gehien. Horrá gure azalpena, atzokoaren osagarri, nola eman genuen an ondorengo sarrera hau:

Atzo komentatzen genuen nóla euskararen sintaxia garatzean, eta hola nagusiki SOV bilakatzean (tikan OVS), aditzean gertatu zirén zenbait reanalisi eta birmoldaketa (atzo genioenez, halako bilakabide sintaktikoak bereziki aproposak izan daitezke ki bilakabide morfologikoak ere). Zehazkiago, har dezagun "ekarren" forma, zein aterea zen erantsiz "-(e)n" (finean inesiboa) ki forma zahar analitiko trinkotuá ("e kar" >) "ekar", zein gelditu zaigún nola aditz-erroa. Gauza da ze, "ekarren" hori pertenitzen zen ki OVS serie regular bat:
hark hura ekarren aurka nik hura ekardan, zuk hura ekarzun
baina nonoiz, nahiko goiz, argudiagarriki SOV bihurtzean, "ekarren" hori morfologikoki (ez interpretatiboki) reanalizatu zén nola:
hark hura ekarren aurka nik hura nekarren, zuk hura zekarren
non dugún "ekarren" reanalizatua, eta serie osoa birmoldatua, halan ze, adibidez, daukagú "nekarren" referitua ki "nik hura" eta "zekarren" referitua ki "zuk-hura".

Gainera, daukagú "zekarren" horren plurala: "zekartzan", zein den "zuk-haiek", eginez interferentzia kin lehengo "zekartzan", zein zen "hark-zu", eta zein, disanbiguatzeko, birmoldatuko zén ki "zenkartzan", "hark-zu" berria.

Baina, geroago, zenbait hizkeratan (zeintatik gero aterako zen batua), "zekarren" reanalizatuko zén nola "hark-hura" ordezta "zuk-hura", eta hortaz "zuk-hura" forma hori birmoldatu behar izan zén, kasu honetan, nola "zenekarren":
hark hura zekarren aurka nik hura nekarren, zuk hura zenekarren (batua)
Eta "zenekarren" horren plurala dá "zenekartzan" ("hark haiek"), zein den oso antzekoa nola "zenkartzan", "hark-zu", zein, azkenik, birmoldatuko zén ki "zindekartzan" "hark-zu" batua.

Horrela, reanalisi eta birmoldaketa ezberdinetan, joan ziren sortzen: "e kar", "ekar", "ekarren", "zekarren", "zekartzan", "zenkartzan", "zenekarren", "zenekartzan" eta "zindekartzan".
Jakina, leku ezberdinetan joanen ziren agertzen aldaera ezberdinak (nondik ondorengo urratsak alda zitezken), baina, gure ikuspuntutik, goragokoa litzake ildo nagusia, non, "nekarren" argiki iduri da zaharragoa zein "nindakarren", eta "nindekarren" regularragoa zein "nindakarren".

Etiketak:

5 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

ZEKARREN = zen + kar
: era traído/a por él/ella
NOR-NORK hura hark

ZEKARTZAN = zen + kar + tza
: eran traídos/as por él/ella
NOR-NORK haiek hark

ZEKARTEN = zen + kar + te
: era traído/a por ellos/ellas
NOR-NORK hura hark

ZEKARTZATEN = zen + kar + tza + te
: eran traídos/as por ellos/ellas
NOR-NORK hura hark

ZEN hori DA adizkiaren iragana, zeina adizkietan integratzen baita.
ZEN + TZA litzateke ZIREN adizkiaren baliokidea.

Esan bezala, laurak nor-nork tipokoak.

larunbata, uztaila 09, 2022 12:12:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

ninDAgoen, ninDAbilen, ninDAtorren... adizkiak ikusirik argi ondorioztatzen da ninDAkarren, ninDAraman, e.a. direla regularrenak eta egokienak.
ninDEkarren eta ninDEkarren horiek logika apurtzen dute eta euskal aditza egokiro ikastea biziki oztopatzen.
A = > E horrek dena desbaratatzen du.
Ebidentea da hori erabaki duten akademikoek ez dutela euskal aditza behar bezala ulertu.
Bejondeiela!

larunbata, uztaila 09, 2022 12:25:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=1339

Bizkaitik irten gabe, ikusten dugu nola NUEN esateko honelako formak dauden:

nindun, nendun, neuen, neban, nuen, nun...

Prozesua hauxe izan da.
ninduen, nenduen, neuen, nuen

Momentu batean NINDUEN batek ni-hark bezala, nik-hura adierazteko ere erabiltzen zen. Eta horrela aditz guztietan. Geroago garatu dira forma laburtuak.

larunbata, uztaila 09, 2022 1:04:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

Erka ditzagun bi hauek:

ninDAKARrren = nenKARren = neKARren

eta
ninDARAMAn = *nenRAMAn = neRAMAn

Erdikoa ezin ahoskatuzkoa da.

larunbata, uztaila 09, 2022 1:30:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...


Zuzenketa:
ZEKARTEN = zen + kar + te
: era traído/a por ellos/ellas
NOR-NORK hura haiek

ZEKARTZATEN = zen + kar + tza + te
: eran traídos/as por ellos/ellas
NOR-NORK haiek haiek

igandea, uztaila 10, 2022 6:41:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home