asteazkena, ekaina 29, 2022

Eskerrik asko, Bittor, gaiti zure aportazio handia

Zenioen atzo, Bittor:

Ados, noski, esaten duzunarekin, eta are atzo zenionarekin oro har. Nahiz hitzen gainetik zinez uste dudan intonazio unitateak direla aho-entzunezkoan benetako prozesamendu unitate hierakizatuak (bere gailur eta gailur aurre eta ondorenarekin), horregatik intonazio unitateen (predikazio unitate / prozesmendu unitateen) nire aipamena.

Bestelakoan nire aipamena ESALDI OSOAK direla INFORMAZIO EMALEAK (ez noski lehen prozesamendu unitateak) beste eztabaida batera zihoan bideratua, ESALDIA faltsuki zatikatu nahi izaten denean 'informazio ezaguneko' parte batean eta 'informazio ezezaguneo' beste parte batean. Esaldia bai zatitzen da intonazio (predikazio) unitatetan eta batzuek ezinbestez dira 'mintzagai', ezin esaldia amaitutzat emana bertan, eta beste zatiak 'predikazio gune / osatze' gisa, baian atal horietako bakoitza ere ez bide da 'informazio', baizik eta esaldiak ematen duen informazio bakarra osatzeko zati 'errealitate izendapenekoak' edo. Ez dakit ulertu ahal zaidan...

Baina ados zuk diozunarekin azken bi emanetan.
Eskerrik asko, Bittor, gaiti zure aportazio handia.

2 Comments:

Blogger Unknown said...

Esaldi honetan on idazle Ayn Rand, da ikusten ze garrantzitsu izan ahal da erabilera on artikuloak:

- Lo más difícil de explicar es lo evidente pero que todo el mundo ha decidido no ver.

Norbait animatzen bada itzultzera, ongi-etorria.

Bide batez, oso egokia ki blog hau.

Txopi

asteazkena, ekaina 29, 2022 8:32:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...


Esaldi originala:

“The hardest thing to explain is the glaringly evident which everybody has decided not to see.”

Gauzarik gaitzena explanatzeko da ha klarki evidentea zein mundu guziak erabaki baitu ez ikustea.


Luis Lauzirika

ostirala, uztaila 01, 2022 3:02:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home