*eradun oinarrian "-i(r)au- > -iu- > -i-" → "dit, dizu, dio ..."
Gaurkoan gogoratu nahi genuke ondoko sarrera hau:
Atzokoan aipatzen genuen nóla ...
... *eradun formak oso zabalduta baitzeuden oraino an XVIII. mendea, adibidez an Azpeitia eta Azkoitia:
Larramendik jakinarazten digu, besteak beste, Azkoitian eta Azpeitian *eradun oinarriak jarraitzen zuela XVIII. mendean: "Aqui en Azpeitia y Azcoitia, hallo una terminación verbal, y es dirautzat, dirauzquit, por diozcat, diauzcat, dizquit, diauzquit pero no las siguen en todas las transiciones del verbo" [Leturiaga, 2019:131]Hortaz, ondoan egonen liraké:
- dirautzat
eta
formak, biak *eradun errokoak,...
- dirauzkit
Eta jarraitzen dú Olatz Leturiaga-k an bere "Gipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalen erroez" (2019):
Haatik, XVIII. mendearen bigarren erditik aurrera, ordura arte Gipuzkoako testuetan ageri diren di(r)au-/zi(r)au- erako adizkiak itzalean geratu eta diozka (& dizka/dizko) 'dizkio' gisakoak nagusitzen hasten dira. Aukera bat izan daiteke pentsatzea *eradun oinarrian -i(r)au- > -iu- > -io- bilakabidea gertatu zela (Ariztimuño, apud Lakarra 2011:197), eta hortaz, diozka gisako adizkiak ere *eradun oinarrikoak direla... [Leturiaga, 2019:131]Bai, horixe izan liteke aukera bat.
Hortaz:
... *eradun oinarrian -i(r)au- > -iu- > -io- bilakabidea gertatu zela (Ariztimuño, apud Lakarra 2011:197) ... [Leturiaga, 2019:131]
Gure analisian, singularrean honela litzaké (ikus "Domene (2008): "... el grupo vocálico [iu] ... siempre se ha reducido a /i/ perdiendo el segundo elemento.""):
- -i(r)au- > -iu- > -i-
halan ze:
- diraut > diut > dit
- dirauzu > diuzu > dizu
- dirauo > diuo > dio
- diraugu > diugu > digu
- dirauzue > diuzue > dizue
- diraue > diue > die
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home