astelehena, urria 05, 2026

Nor eta Joanes Leizarraga (1571): "Eta somario haur guzia deitzen da Testamentu berria: eta berri deitzen da Testamentu zaharraren respektuz:..."

Amaitzen genuén atzo esánez eta galdétuz honako hau:

Ohartu ze, Jon Agirreri aukera prepositibo mailegatua ulergaitza irudituz gero, bere garaian mailegatutako aukera postpositiboa ere gutxienez berdin ulergaitza irudituko zitzaiola (atzerakarga gorabehera), eta esan gabe doa, irrigarrikeria ere.

Baina, nork mailegatu zuén "respektu" postpositibo hori, ("-(r)en respektuz" hori)? Nor izanen litzake hain irrigarrikeria ulergaitza egiteko kapaza?

Ba, itxura guztien arabera, mailegaria izan zén nor eta Joanes Leizarraga (Lç): 

b) (Tras gen.). Con respecto a, en relación a. 

noiz idatzi zuén ondoko hau an bere 1571ko "Iesus Krist gure Jaunaren Testamentu berria":

Eta somario haur guzia deitzen da Testamentu berria: eta berri deitzen da Testamentu zaharraren respektuz:... [Leizarraga, 1571]
Nor eta Joanes Leizarraga. Agur eta ohore. [3232] [>>>]

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

1571. urthean Leiçac honela idatzi çuen:

Eta sommario haur gucia deitzen da Testamentu berria: eta berri deitzen da Testamentu çaharraren respectuz:

Ez çuen mailegatu eguin. Soil soilic erabili çuen jadanic cequitena berac eta ingurucoec ere!

Dembora hartan euscaldunac normalac ciraden.

Adeitsuqui

astelehena, urria 05, 2026 5:54:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home