XK3: Sujetua lehen, edo akaso aditza, baina ia inoiz ez objetua
Erantzunez ki Xabier Kintana (ikus XK1 eta XK2).
An XK1 esan genuen ze hitz-hurrenkera guztiek ez zeukaten maiztasun berbera gaindí mundua, eta eman genuen ideia bat burúz nolako frekuentzia-ezberdintasunak aurki geinken. Orain zehaztuko dugu pitin bat gehiago informazio hura:
Lehenengo eta urrutiko begiratu batean, datu estatistikoek erakusten digute nóla munduan zehar nahiago izaten dén sujetua esaldian aurrena, nahiz batzuetan aditza izan aurrenekoa, eta soilik gutxi batzutan agértu objetua an hasiera on informazio-kate regular bat.
Hor ageri zaizkigu lehentasun komunikatibo orokor batzuk, urgentzia komunikatibo orokor batzuk, zeintan, orohar eta alde handiz, elementu komunikatibo urgenteena izanen zén sujetua (thema), edo akaso aditza (akzioa), baina badirudi ze, definitiboki, objetua ez dela sartzen artén gure gaur egungo urgentzia komunikatibo handienak, salbu kasu atipikoetan (baldintza bereziak).
Kontua da ze halako OVS hizkuntzetan mezuak derrigor izanen dira oso laburrak, eta gehienetan sujetua eta aditza izanen dirá aski kontextualak (ia esan gabe doaz), eta keinuak (informazio gestuala) oso inportanteak. Esan nahi baita ze halako hizkuntza bat izanen da tipikoki oso hizkuntza hurbila ti kontextua, oso "ahozkoa" (oso gutxi literarioa), oso gestuala, oso sinplea.
Eta, realitatean, nón bizi dira OVS hizkuntzak?, zéin baldintzatan bizi dira? Aukera daigun bat: Uranina, eta ikus daigun, gaingiroki bada ere, zéin ote diren baldintza horiek:
Etiketak: hizkuntzak, Kintana, OVS, OVS->SOV, SOV->SVO




2 Comments:
Estatistiken balioa ez dut nik ukatuko. Ezta salbuespenen balioa ere. Nolanahi ere, ez dezagun ahaztu esaldiak testuan behar ditugula ulertu —bai eta aztertu ere—; hots, tema-remak eta gainerakoak, beti, testuaren harian ikusi behar direla (izan ere, testuaren harian baitira tema eta rema).
Zenbait azterkizun teoriko eta praktiko plantea liteke zure azalpen interesgarriaren harian. Teorikoetatik hasteko: tema subjektu al da beti? Ez dut uste, inondik ere. Berta-bertatik ikusteko, uste dut balio duela oraintxe asmatutako adibide honek: Hori aspaldi esan nuen nik. Oso oker ez banago, nik da esaldi horren subjektua, baina objektua da tema (hori, alegia), eta, dudarik gabe, esaldi hori oso normaltzat jo genezake denok (are tipikotzat ere). Beste hainbatetan, esaldi zirkunstantzial baten bitartez ematen dugu tema, eta abar.
Praktikan ikus ditzagun bi kontu horiek. Gaur Anjel Lertxundik Berrian argitaratutako testua da honako hau.
Oro gorotz
Distiratzen duen oro ez da urre, hala ikasi genuen gaztelaniarekin jolasean genbiltzala. Eta distiratzen diguna ez da urrea, aberats berriaren eta asebete zaharraren galania tontoa baizik. Asteburu honetako telebistak eman zigun albiste gastronomiko bat lekuko: urre-txirbilekin gozatzen hasi omen dira hainbat plater: trufen crême baten gainean, ostren mousse bat, eta, paradisuko jakiari goren maila emateko, urre-txirbil batzuk. Neurrian janda, urreak ez omen du kalterik egiten. Hala zioen albisteak.
Askotan bezala, on da ipuin tradizionaletara jotzea arimako zein habe usteldu zaigun ulertzeko: urrea obratzen omen zuen asto bat saldu zioten aberatsa izan beste ametsik ez zuen astazain bati. Etxera iritsi zenean, hor jarri zen astazaina astoaren popari begira...
Gorotzak ere distiratzen baitu, aberats berri uzki tontoon obramendua ikusi nuen nik telebistak emandako albistearen txirbiletan.
http://tinyurl.com/3dmdxl
Ez luzatzeko, bi esaldi baino ez ditut hartuko.
1) Urrea obratzen omen zuen asto bat saldu zioten aberatsa izan beste ametsik ez zuen astazain bati.
Esaldi inpertsonal deritzen horietakoa, ados: subjektua agerian ez duena. Nolanahi dela ere, objektuarekin hasten da. Arazoren bat? Ez. Aitzitik, guztiz hurrenkera gomendagarria, nire iritzian.
2) Etxera iritsi zenean, hor jarri zen astazaina astoaren popari begira...
Astazaina da subjektua, eta kasu honetan esango nuke tema ere bera dela, baina etxera iritsi zenean perpausa dugu esaldiaren hasieran, eta ederki egiten du tema edo azpi-temaren funtzioa. Hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren EGLU liburukietan (azkenekoetan bederen) halako perpausak “mintzagai” edo “mintzagai posizioan jarriak” direla esaten du, eta zinez ohar garrantzitsua deritzot horri.
Askorako ematen du gaiak, dudarik gabe.
Aupa, aspaldiko. Aurreko hori idatzi duena ni naiz, Patxi Petrirena. Oker baten ondorioz atera zait beste izen hori.
Argitaratu iruzkina
<< Home