astelehena, maiatza 21, 2018

Distopia? Zein distopia?

Errotetak, bere komentario biziki interesgarrian, elkarren ondoan jartzen ditú bi egoera muturrezko: bata utopikoa, eta bestea distopikoa. Aurrena, utopia hau (erabiliz "(h)on" partikula):
Bistan da euskal hiztunen komunitateak adostuko balu nahi duela “hon” partikula asmatua baliatu hemendik goiti genitivoko morfemaren lana betetzeko, baldin ezarriko balitz abeniko sozial bat puntu horretaz, utziko liokeela laster arrotz izateari eta denborarekin belaunaldi berriek beretuko luketela beste edozein preposizione zahar bat balitz bezala.
Eta gero, distopia hau:
Alta, ezaguturik euskal jendea, beldur izateko da berehala sortuko liratekela gure artean bi multzo edo gizatalde elkarri amorruz jazarriak: honfiloak eta honfoboak, eta bien artean piztuko litzaken gerrak astinduko lukela euskal hizkuntzaren etxea bere zimenduetaradino (gogoratu hatxearen afera). Zakua galduko genuke orduan peazuaren alde, erran ohi den bezala, eta galdetzeko genuke merezi ote duen euskarari halako nekeak emaitea preposizione xume batengatik (edo, hobeki erran, manera berean sor litezken preposizio andana batengatik). Horra batbederak bere endeleguaren argitan erantzun beharreko galdera.
Eta, bien artean, zer dago? Ba, dagó gradualtasuna, zein den kontzeptu klabea an prozesu guzti hau. Zeren, berdin nola ez dugun espero behar bihar bertan iritsi dadin ez dakit zein adostasun perfektu gáin ez dakit zein preposizio konkretu, berdin-ere argi izan beharko genuke ze, gradualtasunez eta naturaltasunez, aurkitu ahal dirá soluziobide seguruak.

Hemen, bi aukera daude, edo progresibizatu (bide regresiboak ere hortxe daudelarik) edo folklorizatu (bide progresiborik gabe, hemen ez baitago beste biderik, ezbada folklorizazioa); eta, bistan denez, ez bata ez bestea, ez daude arazotatik libre.

Zeren distopia folkloriko-normalizatzailea (zein baita aukeratzeá bide folkloriko ez-garatzailea baina, aldi berean, saiatzeá sozialki normalizatzen hizkuntza) dá niretzat liteken distopia sozialki gaiztoena (non, zehatzago, kaltetuenak izanen dirén [edo hobeki, izaten ari dirén] betiko moduan indefensoenak). Ni ere, hura bezala, beti paratuko naiz gizonaren alde.

Eta bestaldetik dagó progresibizazio graduala, asmoz eta jakitez egina bai, eta argi izanda hori dela bide normalizatzaile serio bakarra. Eta bai, jakina, aurrena birraurkitu beharko ditugu idazle zaharrek noizbait erabilitako baliabide egoki guztiak, baina baita-ere birraurkitu beharko ditugu euskararen mekanismo garatzaileak afin jarraitu osatzen hóri teknologia linguistikoa deitzén euskara.

Eta berdin nola noizbait sortu baitzen "baizik...", sortu beharko liraké (sortuta dago jadanik): "aúrka..." (eta ez soilik "versus..."), eta bide beretik "aldé...", eta bide beretik "gáin..." (matematikan jada erabilia!), eta bide beretik "kin..." eta bide beretik "on..." edota "e...". Horiek guztiak ere dirá euskararenak (berdin ere nola forma bereko baliabide pospositiboak), eta dirá euskararenak jada, oraintxe bertan, nahiz oraindik ez ditugun martxan jarri. Soilik falta da aurrerapausuak ematea, gradualki bai baina argi izanda zein den bidea, zeren, gainera, ez dago beste biderik! [295] [>>>]

Etiketak:

2 Comments:

Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Ulertzen dut diozuna buruz prossivismoa ondoren iracurri zembait bider diozuna zeren ez nuen ezagutzen hitz hori eta ezta ondoriozz bere significantza.

Progressivismoa da topatu dudanez interneten ondocoa

Progressivism is the support for or advocacy of improvement of society by reform

(Progressivism - Wikipedia)

astelehena, maiatza 21, 2018 1:24:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Erramun, goiko erabileran, noiz esan dudan "progresibizatu", ari nintzen gáin hizkuntza, eta zehatzago gáin sintaxia; esan nahi nuén ze hizkuntzari eman behar zaizkio bide sintaktiko progresiboak, esan nahi baita: burulehenak, zenbat eta gehiago eta lasterrago, hobeto.

asteartea, maiatza 22, 2018 11:27:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home