asteartea, martxoa 19, 2019

"bitartean" an Euskal Gramatika Laburra (Euskaltzaindia, 2002)

Beste adibide batzuk jartzearren, ikus dezagun zénbat alditan eta zéin zentzutan erabili dén "...bitartean" an textua on "Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna" (EGL) [Euskaltzaindia, 2002].

Erabili da 6 aldiz, zeintarik:

4 dirá kontrastiboak:
1.: forma aldetik, esan bezala, desberdintasunak daudela euskalkien artean: euskalki batek geu aukeratzen duen bitartean ekialdeko euskaldunek nahiago dute guhaur. [EGL:55]

2.: Bestalde, zubereraz eta behe-nafarreraz bazkaldu niz esaten da, beste euskaIkietan bazkaldu dut esaten den bitartean. [EGL, 2002:213]

3.: Lehenbizikoa desirazkoa edo den bitartean, bigarrena ahalezkoa da eta hau da orain aztertuko dena. [EGL, 2002:420]

4.: Alegia, hiztun batzuek adiskidearentzat (edo adiskidearendako) bakarrik erabiltzen duten bitartean, beste hiztun batzuek ederki bereizten dute eztarriarentzat eta eztarrirako formen artean. EGL, 2002:489]
1baldintzazkoa:
1.: (informazio hori, hain zuzen, hiztegiak eman behar digunez, ez dugu guk hemen kontuan hartuko, aditzen forma edo itxuran eraginik ez duen bitartean) [EGL, 2002:210]
eta 1, denborazkoa:
1.: Beraz, hoberena da besterik esaten ez den bitartean hara jotzea. EGL:407]
Bistan da, 4 erabilera kontrastibo aúrka (versus) 1 denborazkoa.

Zértan ari dira "Euskara Batuaren Eskuliburua"-ren batzordekoak? [473] [>>>]

Etiketak:

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Argui dago batzorde horrec nahi ukan duena eguin duela.
Errore asco daude esculiburu horretan.

asteartea, martxoa 19, 2019 11:22:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home