Kendu digute "... bitartean" aurkaritzakoa!
Ikuskatzen nagoelarik "Euskara Batuaren Eskuliburua", zein Euskaltzaindia-k
publikatu baitu an bere 100. urteurrena, ikusten dut ze:
bitarteanEz dela egokia? Horrek esan nahi du ze kendu digute "... bitartean" aurkaritzakoa! [471] [>>>]
Oinarrizko balioan, denbora adierazten du bitartean adberbioak, eta ez da egokia bi perpausen arteko aurkaritza edo aldea adierazteko baliatzea (nahiz tradizioan adibideren bat edo beste ageri den). Perpausaren arabera, aldea adierazteko, bitartean baino egokiagoak dira, besteak beste, eta zein baina juntagailuak, eta berriz eta ostera aurkaritzako juntagailuak...
Denbora adierazteko da egokia bitartean (bi ekintzak batera egiten direlarik, gainera; aldiberekotasunean)...
Denborazko balioaz gainera, beste balio batzuk ere baditu bitarteanek. Adibide hauetan, esaterako, espazio- edo denbora-tartea adierazi nahi du:...
Etiketak: bitartean-eta
2 Comments:
Ez dut ongui ulertu.
Ipinico cenuque adibide bat cein ez bailuquete onhartuco?
Berçalde, liburu horretan osso gauça desegoquiac erraiten dira.
Ikus sarrera hau.
Argitaratu iruzkina
<< Home