osteguna, martxoa 11, 2021

Zenbat-eta sintaxi koherente-progresibo-jarraituagoa, orduan-eta aukera intonatibo-expresibo gehiago eta aberatsagoak (kantitatean eta kalitatean)

Bittor, diozu ze:

..., sintaxiak agintzen du ordenamendu bat, baina IU zatikatzea hiztunak agintzen du (anakolutorik gabe ere), bere kodetze prozesuaren arabera, edota mezua transmititzeko hau zatikatzen duen moduaren arabera, ...

Ikus daigun:

..., sintaxiak agintzen du ordenamendu bat,...

bai, sintaxiak ematen ditú aukera sintaktiko batzuk (bide diskursibo batzuk) zein izan ahal diren koherenteagoak edo askoz gutxiago koherenteak, jarraituagoak edo askoz gutxiago jarraituak, pausatuagoak edo askoz gutxiago jarraituak, ...

..., baina IU zatikatzea hiztunak agintzen du ...

baina hiztunak soilik aukeratu ahal du (soilik agintzen du) artén aukera intonatiboak zein sintaxiak utzi dizkion, zein ez diren berdin ugariak ezta kalitate berekoak an sintaxibide ezberdinak. 

Izan ere, hiztunak soilik hautatu ahalko du (ia) libreki bere estruktura intonatibo-expresiboa noiz erábili sintaxi koherente-progresibo-jarraitu-pausatu-ireki bat, non ia hitz bakoizean egin litekén pausa koherente bat (edo ez). Sintaxi regresibo-buruazkenetan, ordea, estruktura intonatiboa (IUak eta intonazio osoa) guztiz agertzen zaigu baldintzaturik, kantitatean eta kalitatean.

Har daigun adibide sinple bat: konpara daigun nóla gauzatzen diren intonatiboki galdegai preverbalak eta posverbalak. Horretaz mintzatu ginen hemen:

..., aditzaurreko foku estuek eramaten duté azentua, eta segituan (pausa gabe) aditza eman behar da, oro har. Gakoa da ze sintagma enfatiko inkoherente (burugabeko) batek behar du erdietsi koherentzia ahalik eta lasterren afin izan eraginkorragoa, eta horrexek presionatzen du hiztuna afin ez egin pausarik (zein izanen litzateke pausa inkoherentea).

Diosku "Euskara batuaren eskuliburua"-k (2018:257)::

Galdegaia iruzkinaren barruan enfasi berezia hartzen duen osagaia da. Aditzaren ezkerrean doa beti —aditza bera galdegai ez bada, behintzat—, eta harekin batera ahoskatu behar da, bien artean inolako etenik gabe, intonazio-unitate berean (azpimarrak adierazten du hori adibideetan). Perpausean ezkutuan —baina hiztunaren buruan presente— legokeen galdera bati erantzuten bezala jokatzen du galdegaiak. Etxe horretan, Maddi bizi da. Atzo, zer egin zenuen? Goizean, lantokian, biltzar luze eta kalapitatsua izan zuten.

[Ikus ere, arnasa hartzearren, Euskaltzaindia-ren "Hitz-ordena Erabilera estrategikoa"]

Baina, oso diferenteki, galdegai posverbalak ez dira eman behar an ber unitate intonatiboa zein aditza: sar daitezke inkluso aposizioak edo beste sintagma ez aposatuak artén aditz bat eta bere galdegai posverbala, zein, erosotasunez, kokatzen ahal dén an esaldi-bukaera. Gauza da ze galdegai posverbaletan ez dago presio komunikatiborik (euren posizioa koherentea da bai sintaktikoki, bai interpretatiboki, eta baita intonazionalki-expresiboki ere: ikus "Arazo guztiak joan ohi dirá batera"). Genioén (berriro hemen):

... ez da existitzen horrelako presiorik noiz galdegaia dén postverbala: kasu horretan aditzaren ostean arazorik gabe egin daiteke (edo ez) pausa koherente bat lehenago ezi eman foku estua nóiz eta nóla nahi den. Ikus an EGLU I (1987:35):

1.4.3. Galdegaiaren tokia aldaraztea 
Esanik dago galdegaiak aditzaren ezkerreko lehen posizioan duela kokalekua. Halaz guztiz, batzutan -euskara mintzatuan bereziki gertatzen da hau- intonazioak aipatu ordena hau hauts lezake, galdegaia aditzaren eskuinean ematen delarik orduan:
(37) Hola segituz hemengo muthil guziak joanen dituzu, eta gu geldituko gira mutzurdin! (p. Larzabal, Hiru ziren, lS.orr.)
Azken esaldi honetan, ikusten den bezala, mutzurdin dugu galdegaia; oso modu bereziz esango da, pausa eginez aditzaren ondotik.
Azpimarratu behar dugu ze aditzosteko pausa hori ez da inondik inora beharrezkoa, baizik ahalezkoa: egin daiteke edo ez segun interes komunikatiboa on hiztuna, berdin-berdin nola gertatzen baita gaztelaniaz, non aditzosteko fokuak eman daitezké behin pausa bat eginda edo pausagabe.

Azken buruan, pausatzeko aukera horiek sortzen dirá ti koherentzia sintaktiko-interpretatiboa. Hori dela eta, aukerako (ez derrigorrezko) pausa horiek deitu ahal dirá, propietate osoz, pausa koherenteak.
Eta bide beretik, zenbat-eta sintaxi koherente-progresibo-jarraituagoa, orduan-eta aukera intonatibo-expresibo gehiago eta aberatsagoak, kantitatean eta kalitatean. [1196] [>>>]

Etiketak: ,

1 Comments:

Blogger Bittor said...

Ez dakit Jesus ze esan nahi duzun diozunean “sintaxi koherente-progresibo-jarraitu-pausatu-ireki bat”.
Baina ohartxo bat egin nahi nizuke aipatzen duzularik “Sintaxi regresibo-buruazkena”, zeinek izenean bertan dirudien halako balio absolutua ote duen, baleude bezala ‘sintaxi regresibo buruazken absolutu bat’, eta kontrara ‘sintaxi progresibo buruaurren absolutu bat’. Nire ustea da ordea ‘sintaxi regresibo / progresibo’ ‘absolutuez’ baino, hizkuntza kontuetan egokiago ote den hitz egitea IU (Intonazio / Informazio / Kodetze / Deskodetze Unitate) ‘regresibo / progresiboez’. H.d.:
• Wackernagelen termino indoeuropar klasikoetan:
• ‘Aditza / osagai gramatikal / ‘buruen’ joeraz bigarren lekuan’ joateko beren IUan.
• Edota kontrara ‘lehen lekuan’.
• Edo termino greko klasikoetan emana:
• Osagaienk kadentzia trokaikoan, azentua, gailurra, IUko aurreko osagaian, eta ondoren isats intonatiboa.
• Edota kontrara janbikoan, azentua, gailurra, IUko azken osagaian, eta aurretik gailur aurre intonatiboa.
• Edo termino greenbergtarretan:
• OV erako ordenamenduan.
• Edota kontrara VO erako ordenamenduan.
Baina nire ustea da joera hauek soilik gordetzen direla estu hizkuntzetan IU bakoitzaren eremuan, eta aldiz ‘askatzen’ hiztunak ondorengo osagaiak beste IU libreetan antolatzen dituen heinean (nahiz gero IU bakoitzak jarraitu ordenamendu modu bat edo beste, hizkuntza joeraren arabera, edo hauen barruko tradizio partikularren arabera).
Esateko, euskaraz, eman dezagun ohiko -(e)n erlatibo ‘buru azken’ bat (-(e)n + izen burua):
• ‘Etorri zen gizona’
• a) ‘Atzo etorri zen gizona’ izango da ohiko joskera euskaraz, eta bitxia b) ‘Etorri zen gizona atzo’ (‘atzo’ ‘etorri’ osagarri).
• Baina nahikoa da ‘etorri’ aditzaren beste osagarri’pisu / luze’ bat hartzea esaldiak, askoz ere arruntagoa bihurtzeko b) erako ordenamendua, esaterako ‘Atzo etorri zen gizona guk bazkaltzen geunden bitartean’.
Esan nahi dut zuk ere esaten duzun moduan uste dut ‘sintaxia’ ez dela absolutua, ‘malgua’ dela mezuaren kodetze / transmititze baldintza eta muga ‘humanoen’ baitan...

Ez dakit zer diozun...

GALDEGAI / FOKU kontuez-eta beste eztabaida bat da, EBEko-eta sinplekeriez landa. Agian hurren batean...

osteguna, martxoa 11, 2021 4:42:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home