asteazkena, martxoa 10, 2021

Sintaxi-moduak baldintzatzen dú ... dena

Bittor Hidalgo-k jartzen ditú unitate intonatiboak an zentrua on bere analisia. Izan ere, intonazio-unitateak izanen zirén informazio-unitateak ere ("intonazio / informazio / kodifikazio eta deskodifikazio unitate"), eta soilik haien menpe kontzeptualiza litezké thema edo rhema. Baina, zentrua ez da intonazioa (nahizta intonazioa oso elementu inportantea den), baizik sintaxi-modua, zeinen menpe dagoén... dena, baita intonazioa ere.

Bai, diogunez, gauza da ze sintaxi-moduak baldintzatzen dú... dena. Sintaxi-moduak baldintzatzen du nolákoak diren unitate koherente minimoak (gure informazio-unitateak, gure adreiluak), eta horren menpe aukeratzen dirá intonazio-unitateak eta orohar intonazioa, zein den guztiz baldintzatuá ganik sintaxia. Gogora daigun ondorengo sarrera burúz unitate informatiboak:

Adreiluak

Adreiluak aipatzen ditu Juan Garziak an bere Esaldiaren antolaera (2014) noiz referitu ki bere informazio-unitateak (zein, berak dioenez, funtsean, izanen liraké izen-sintagmak), eta adreiluen metafora bera erabiltzen genuen (hemen eta hemen) afinda definitú informazio-unitate itsaskorrak, zein diren komunikatiboki ondo diferenteak respektu adreiluak e Juan Garzia.

Zeren berdin nola eraikuntzako adreilu normalak ezin diren airean itsatsi, baizik-ze behar dira itsatsi gain beste adreilu batzuk (zementuz-edo) afin sostenga daitezen (ezin liteke hasi eraikitzen etxe bat ti teilatua), horrela ere adreilu informatiboak itsasi behar dira an diskursoa koherenteki, ez daitezen erori, uler daitezen efizientekiago, izan daitezen eraginkorragoak, oro har. Adreilu izanen badira (bestela izanen dirá bestelako unitate formalak, nola diren etxeetako adreiluen goiko edo beheko edo alboko parteak, baina ez dira izanen adreilu funtzionalak).

Ez. Adreilu informatiboak ez dira zertan izan izen-sintagmak (zeinen barruan egon litezke beste izen-sintagma batzuk edota perpaus subordinatuak adibidez erlatiboak). Ez, adreilu informatiboa dá edozein diskurso-unitate zein ahal den itsatsi koherenteki an diskursoa (adreilu-mota asko daude, luzeagoak, laburragoak, astunagoak, arinagoak...), adreilu informatiboak dirá informazio-unitate itsaskorrak, itsasgarriak edo koherenteak, zein oro har izanen dirá luzeagoak edo laburragoak, astunagoak edo arinagoak segun euren sintaxi-modua.

Eta sintaxi-modu buruazkenean adreiluak izaten dirá askoz luzeagoak (unitate koherenteak eta itsaskorrak izaten dirá multzo handiagoak eta astunagoak) ezi an sintaxi-modu burulehena, non hitzak eurak izaten baitira adreilu. Aurreko sarrera batean nioenez (hemen eta baita hemen ere):
Beste hitzetan: pentsabide/mintzabide diskurtsiboan hitza da informazio-unitate itsaskorra, hitzetik hitzera doa, eta zentzu horretan pentsabide/mintzabide hori jarraitua da. Jarraitua izanik, pentsabide/mintzabide diskurtsiboan pausatuki progresa dezakegu, hainbateraino non egin baitezakegu pausa an birtualki edozein hitz, arazorik gabe (mezuaren adreilu bakoitza linealki eta koherenteki itsasten baita). Pentsabide/mintzabide diskurtsiboa, azkenik, irekia da, zeren aurrera garatzen delarik, ematen baitigu aukera hon jarraitzea osatuz gure osagarriak, suabeki gidatuz gure ideiak gain bide seguruak, kalitatez, kantitatez
Eta sintaxi buruazkenean adreiluak dirá oso ezberdinak:
Pentsabide/mintzabide ez-diskurtsibo paradigmatikoan hitz-multzoka joaten gara, jauzika, informazio-unitate itsaskor erlatiboki askoz lodiagoetan (respektu diskurtsiboan), zeinen zentzua ez den ikusten harik-eta hitz-multzoaren burura ailegatu arte (hots, akaso aski atzeratutako burura, head-era: aditz pospositibora, posposiziora, atzizki deklinatibora,...), eta gauza da ezen informazio-unitate bat ezin dela koherenteki itsatsi harik-eta bere zentzua, bere burua (bere head hori) erakutsi arte (hau da, soilik itsatsi ditzakegu koherenteki horiek hitzak zein doazen an ordena komunikatiboa: buruetatik osagarrietara, azpiburuetatik azpiosagarrietara).
Ez dira inondik inora berdin koherenteak diskurso buruazkena eta burulehena. Batean zein bestean, adreilu funtzionalak ez dira izaten inondik inora berdinak. Hala ere, Juan Garziak diosku hau:
Irudiarekin jarraituz: berdin dio nondik nora fabrikatu den adreilua, funtzio bera betetzen baitu. [Juan Garzia, 2014:21]
Ez. Sintaxiaren  nondik norakoak (burulehen edo buruazken) baldintzatzen baitú adreilua bera, adreiluaren nolakotasuna bera, eta funtzionalki oso desberdinak izaten dira.
Bai, sintaxi-moduak baldintzatzen dú dena. [1195] [>>>]

Etiketak:

1 Comments:

Blogger Bittor said...

Arrazoi duzu hizkuntza bakoitzaren sintaxi moduak baldintzatzen duela dena, baldintzatzen duen bezala hizkuntza bakoitzaren morfologiak, fonologiak...
Intonazio Unitateen kontua ordea (Informazio Unitate, Kodetze / Deskodetze Unitate…) uste dut zertxobait desberdina dela. Intonazio Unitatea da mezu emaileak bere mezua kodetzen eta zatikatzen duen unitateetako bakoitza eta modu PROSODIKO / INTONATIBO ‘hautemangarri / pertzeptible’ banatan transmititzen diona mez hartzaileari, honek deskodetu dezan hain zuzen ‘mezu emaileak bere mezua transmititzeko hau zatikatu duen INFORMAZIO / KODETZE / DESKODETZE UNITATE gisa.
Noski Hizkuntza bakoitzak bere gisa antolatu ohi ditu halako unitateak, baina hiztunak erabakitzen du beti honen ‘tamaina’, joan litekeena silaba bakarretik (hiztunak hitz bat silabaka ematen denean bezala hau azpimarratu nahirik: “Ez, A-MO-NAK (esan du.)” “Ez, AI-TO-NAK.”, noiz silaba bakoitza bihurtzen den Intonazio Unitate), silaba gehiagotara, eta hartuaz aukeran sintagma bat, bi, hiru (“Amak esan du hoi” IU bakarrean emanda, 6 silaba, 3 sintagma, tarten aditz konpostaua), edota sintagma erdi bat (nola GIZON hitza bera IU bakarrean emana ondokoa bezalako sintagma batean: “[Gizon] [lehengoan ikusi genuen hura]”).
Eta azken honetan ere, beti bezala noski, sintaxiak agintzen du ordenamendu bat, baina IU zatikatzea hiztunak agintzen du (anakolutorik gabe ere), bere kodetze prozesuaren arabera, edota mezua transmititzeko hau zatikatzen duen moduaren arabera, dela:
[Gizon] [lehengoan ikusi genuen hura]
[Gizon] [lehengoan] [ikusi genuen hura]
[Gizon lehengoan] [ikusi genuen hura]
[Gizon] [lehengoan] [ikusi genuen hura]
[Gizon] [lehengoan] [ikusi genuen] [hura]

Eta IU horietako bakoitzak du balio informatibo bat (TEMA / ERREMA…) mezu hartzailearentzat, beti testuinguruaren arabera...
Ez dakit ezer ulertu litekeen zer esan nahi dudan

asteazkena, martxoa 10, 2021 7:35:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home