Thema diskursiboa: definizio kontzeptuala (nondik segituko litzaké ohiko posizio aurreratu bat) vs definizio posizionala ("lehenik ematen dena da")
Atzokoan Bittor Hidalgok ematen zigún bere definizioa on thema kontzeptua:
TEMA ez da LEHENIK ematen esaldian, baizik eta esaldian LEHENIK ematen dena da TEMA. [Bittor Hidalgo]
Ulertzen dudanez, hor Bittor esaten ari zaigu ze themaren definizioa ez da izan behar kontzeptuala (nondik segituko litzakén ohiko posizio aurreratu bat), baizik zuzenean posizionala:
.... esaldian LEHENIK ematen dena da TEMA. [Bittor Hidalgo]
Horren arabera, izanen genuke ze:
- beti genuke thema ("LEHENIK ematen dena" baita).
- thema beti LEHENIK emango litzake (kontua, hortaz, ez litzake soilik ze gehien-gehienetan thema lehenik emanen litzake, baizik ze beti emanen litzake lehenik, definizioz).
1 Comments:
Diozu, Jesus, amaieran: "Baina bádira, adibidez, esaldiak non lehenik ematen dén foku estu bat (galdegaia), zein dén parte rhematikoena. Esan nahi baita ze, báda joera sendo bat ki emán informazio gutxien rhematikoa lehenda rhematikoagoa (eta jakina, lehenda rhematikoena), baina soilik da tendentzia komunikatibo logiko ulergarri bat, ez definiziozko zérbait posizionala."
Baina gogoratu nik zer nioen INFORMAZIO EGITURAREN UNITATEEZ, h.d., INTONAZIO / INFORMAZIO UNITATEEZ. Eta TEMA / ERREMA bezalako kontzeptuak, nik PREDIKAZIO MARKO / PREDIKAZIO GUNE deitu ohi ditudanak, soilik kontzeptualizatu litezke INTONAZIO / INFORMAZIO UNITATE bakoitzeko -= 3/5/8/10 silaba-(gero hizkuntza bakoitzak hauen barne bere modu azentual / intonatibo / morfologiko / sintaktiko propio eta partikularrean antolatzen ohi duena bere GAILUR azentual / intonatiboarekin, eta balizko GAILUR AURRE eta GAILUR ONDOekin).
Ezer ezin da izan esaldi batean FOKU / GALDEGAI / ERREMA 'bakar' esaldi bateko lehen INTONAZIO / INFORMAZIO UNITATEAN, esaldiak ondoretik INTONAZIO / INFORMAZIO UNITATE gehiago baldin badu. Lehen INTONAZIO / INFORMAZIO UNITATEa beti bihurtuko da ondorengorako TEMA / PREDIKAZIO MARKO (esaldi oso bakoitza ere bihurtzen den modu berean ondorengo esaldiendako).
Esaldiak INTONAZIO / INFORMAZIO UNITATE bakarra baldin badu, berori izango da osorik PREDIKAZIO GUNE (PREDIKAZIO edo ERREMA) osorik, nahiz horren barnean bereizi ezinbesteko GAILUR azentual / intonatiboa, eta honen balizko GAILUR AURRE eta GAILUR ONDOak.
Kontua, eztabaida, niri oso interesgarria iruditzen zait. Edota ni behintzat oso interesatua nago horretan, eta zenbat eta ekarpen gehiago izan bihotzez eskertuko dut. Ondo izan
Argitaratu iruzkina
<< Home