Moldea dugularik...: "esperantzaz-ezen..." = "esperantzaz-eta..."
Aurreko sarreran aipatu dugú "esperantzaz ezen..." egitura, zein sortu baitzen erábiliz ber moldea nondik jaio ziren "ustez ezen..." edo "beldurrez ezen...", baina zeintan, hala ere, ez dugun aurkitu "-eta" aldaera, esan nahi baita: "esperantzaz-eta...".
Esan nahi al du horrek ze ezin dira erabili "esperantzaz-ezen..." eta "esperantzaz-eta..." antzera nola erabili izan dirén ondoko baliokideak?
Esan nahi al du horrek ze ezin dira erabili "esperantzaz-ezen..." eta "esperantzaz-eta..." antzera nola erabili izan dirén ondoko baliokideak?
"ustez (ezen) + -(e)la" = "ustez (eta) + -(e)la"eta bide beretik:
"beldurrez (ezen) + -(e)la" = "beldurrez (eta) + -(e)la"
"esperantzaz (ezen) + -(e)la" = "esperantzaz (eta) + -(e)la"Ez al da finean anekdotikoa "esperantzaz-eta..." agertu ez izana? Ez al da funtsezkoagoa molde edo mekanismo sintaktikoa bera ezenezta handik sortutako estrukturak eurak? Esan nahi baita ze, nahiz ez existitu aldaera hori (ez baitakigu ziur ea inoiz erbaili den), existitu egiten da mekanismoá nondik sortzen dén estruktura hori. [461] [>>>]
Etiketak: esperantzaz
1 Comments:
Nire belharrietaraco
esperantzaz eta ...ela
guztiz normala liçateque.
Argitaratu iruzkina
<< Home