"furiatsu" vs "furfuriatsu": laburrago eta zehatzago
furfuriatsu
izond. (Ipar.) furibundo, -a; colérico, -a; cascarrabias; propenso a enfurecerse
zein bihurtzen dén hitz horren bigarren adiera an Orotariko Euskal Hiztegia: "emporté", "facilment irritable" edo "propenso a enfurecerse", zeinen sinonimotzat hartzen dén "haserretsua", eta ez "furfuiatsua", zein, bere aldetik, litzakén sinonimoa on lehenengo adiera: arrogante, jactancioso, fanfarrón...
Baina, hara non, Elhuyar-eko gaztelaniazko alde horretan, desagertu zaigún lehenengo adiera ("furfuriatsu") hori (Lç, Bibl urgulutsu, He superbio, Dv hanpurutsu), eta soilik gelditu dá bigarren adiera, esan nahi baita "emporté", "facilment irritable" edo "propenso a enfurecerse", zein, hori ere, ez dén inondik inora berdin zein "furioso".
Eta jakina, ez dugu ahaztu behar ze hortxe daukagu, adibidez, "furiatsu" laburrago eta zehatzagoa. Edo "furios" bera ere, zein, besteak beste, dén are laburragoa, eta, inkluso, are zehatzagoa ere, noiz nahi dugún esan justuki "furios". [513] [>>>]
Etiketak: lexikoa
5 Comments:
furiatsu furiatic dathorren beçala, furfuriasu furfuriatic dathor.
Nondic dathor, ordea, furfuria?
Furfuria perfidia hitz internationaletic dathor, nahiz errannahia modu naturalean, modificatua içan da.
Furia, furfuria eta perfidia hitz differenteac dirade. Bakoitzac daduca, halaber, familia derivational differentea.
Euscalçaindiac lexico alhorrean ere asco du ikasteco. Eta iruditzen çait passatua çaiola ikasteco ahalmena.
perfido
perfidia
perfidios
perfidioso
perfidiosqui
perfidiostassun
porfía gaztelaniazcoa ere perfidia hitzaren evolutione bat da.
Euscalçaindiaren Hizteguian:
furfuria
1 iz. Ipar. Haserre bizia; haserrezko oldar bizia. Nahi bezainbat furfuria eta zalaparta. Zernahi itsuskeria egiten ahal du bere furfurian.
2 iz. Burgoikeria, harrokeria.
furfurian adb. Oldarrean, indarkeriaz. Badoaz furfurian.
Lexicoaren falsificationea eguiten da holacoetan.
furios(o) ez da erabili behar espainoletic hurbilegui dagoelacotz,
furiatsu ere berdinsu consideratzen da,
orduan bilhatzen da errannahi bat gutienez ancecoa duen "euscal" hitz bat. Berdin da hitz hori perfidia edo porfía hitzen aldaera bat den.
Sorcen da honela furfuria eta furfuriatsu ceinac erabilcen baitira furia eta furiatsu/furios hitzen ordez.
Berce adierac galdu eguiten dira, ceinac baitziren hitzen benetaco adiera historicoac.
Trampa.
Honelaco argui eta claroa.
Argitaratu iruzkina
<< Home