Beatriz Fernández (2013): "...sarri askotan, egitura aplikatiboarekin batera egitura preposiziodun bat egon ohi da,..."
Atzoko sarreran aipatzen genuen a artikulua ganik Beatriz Fernández titúlatzen "-(K)i hiztegian eta hiztegiaz harantzago" (2013), non autoreak, Traski (1981) jarraituz, jorratzen dú beste hipotesi berri bat, hots, -(k)i preposizio bat dela, eta non dioén:
Aplikatiboaren hipotesiak, baina, beste hipotesi batera eraman gaitzake modu natural samarrean. Izan ere, aplikatiboak stricto sensu dauden hizkuntzetan, sarri askotan egitura aplikatiboarekin batera egitura preposiziodun bat egon ohi da, erruanderaren ondokoak adibidez:Berriro ere, oso interesgarria. [721] [>>>]
(16) a. Umwáana y-a-taa-ye igitabo mu máazi(16a) egitura preposizioduna da: mu da lokatiboa buru duen preposizioa. Lokatibo hori, uretara itzuli duguna, adjunktu bat da egitura horretan, eta adjunktuek izan ohi duten leku periferikoa du. (16b), berriz, egitura aplikatiboa da. Azken egitura honetan, lokatiboa jada ez da leku periferikoan ageri, osagarriari dagokion lekuan baino, dagoeneko osagarria baita —hortaz, gorago esan dudan bezala, argumentu berri bat, hots, osagarri bat gaineratu da egiturara aplikatiboari esker—. Horretaz gain, osagarri horrek ez du preposiziorik erakusten osagarri batean espero daitekeen bezala, eta preposizioa bera aditzera inkorporatu da. Halaxe interpretatzen dute zenbait egilek egitura aplikatiboa, hots, preposizioa aditzera inkorporatzearen ondorio gisa (Baker 1988). Hortaz, Bakerrentzat aplikatiboa bera sortzez adjunktua markatzen duen preposizio bat besterik ez da. Albizu (2001) lanean eta bere geroagoko beste lan batzuetan, hipotesi hori da euskararako aldarrikatzen dena, (16b) egitura aplikatiboa bezalakoak (16a) egitura preposizioduna bezalakoetatik eratorriz. [Beatriz Fernández, 2013]
umea hura.MAS-IRGN-bota-ASP liburua P ura
‘Umeak liburua bota du uretara.’
b. Umwáana y-a-taa-yé-mo amáazi igitabo
umea hura.MAS-IRGN-bota-ASP-P ura liburua
‘Umeak liburua bota du uretara.’ (Dryer 1983:134)
Etiketak: Beatriz Fernandez, ki
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home