Bittor Hidalgo (2003): "errazago ulertzen da, beti, segida komunikatiboan antolatutako testua, alderantzizkoan antolatua baino"
Has gintezke aipatuz zure hitz hauek, Bittor: (Argia, 2003ko azaroaren 23a)
Bestalde, 2003tik hona, izan al da novedade bibliografikorik? [716] [>>>]
GALDERA: Zuk esana da: "errazago ulertzen da, beti, segida komunikatiboan antolatutako testua, alderantzizkoan antolatua baino". Zer da "segida komunikatibo" hori?
BITTOR HIDALGO: Oso garbi dagoena da, guk ez ditugula gauzak osoki sortzen, ez jasotzen. 4 lerroko esaldi bat ezin da osoki entzun, ez irakurri, ez ulertu. Zatika jasotzen dugu, eta zati batek bestera garamatza. Lehen zatia ez badugu ondo lotzen bigarrenarekin, eta bigarrena hirugarrenarekin, ulertzeko zailtasuna sortzen da. Beraz, testu bat komunikatiboa izan dadin, zatiek elkarri ondo lotuta egon behar dute.
Badirudi guk bai irakurtzean eta bai entzutean kolpe batean ulertzen ditugun zatiak direla 10 bat silabatakoak. 10 silabatik gorako zatiak nekez ulertzen ditugu. 7-8 silabatako multzo hori da "informazio unitatea" deitzen dena. Gure mintzoa informazio unitateak lotuz antolatzen da.
Bestalde, gure memoriaren barruan zati desberdinak daude: gauzak ulertzeko eta esateko erabiltzen dugun memoria zatiari "short term memory" deitzen zaio, epe laburreko memoria alegia, edo "work memory", lanerako memoria. Badirudi guk lanerako memoria horretan erraz gorde genitzakeen datuak direla 7 silabatakoak, oso zati laburrak, ia informazio unitateen tipokoak.
Informazio unitate independente pila bat ematen baditugu hasieran, entzuleak elkarrekin lotzeko zailtasunak ditu, esaterako: "Alemanian, iaz, gure lagunak, mendira joan zirenean..." zailtasuna dugu hori dena gure buruan gordetzeko harik eta amaieran esaten den aditzak dena borobiltzen duen arte. Bukaerako aditzak lotura ematen duenerako, hasierako xehetasun pila bat galdu ditugu, geure garunak, ez euskaldunen garunak, baizik gizakien garunak, ez daukalako gaitasunik dena gordetzeko, ez bada beste ideia nagusiago batekin lotuta.
Horrek eragiten du idatzitako mezuak deskodetzeko arazoa. Esaldia hobeto antolatu behar da. Lehenengo ematen diren informazio unitateak globalizatzaileak badira, jakiten dugu geroztik datozen zatiak non kokatu. Hori da euskarazko modu naturalean idatzi diren testuetan oso erraz gertatzen dena. Eta hori da euskara batuarekin zaintzen ez duguna, horrekin beharrean kezkatu garelako galdegaiaren legea errespetatzearekin.Ondo iruditzen bazaizu, oso interesgarria litzake ondo zehaztea referentzia bibliografiko nagusiak nondik segitzen diren silaba-kopuru horiek, hala nola handik ematea aipu konkretu esanguratsuren bat, edo batzuk.
Bestalde, 2003tik hona, izan al da novedade bibliografikorik? [716] [>>>]
Etiketak: Hidalgo, prozesamendua, silabak
3 Comments:
Uauuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu!
Lehenengo partea ez da hain luzea, ezta?
Egia esan, nahikoa litzake zehaztea referentzia gutxi batzuk, printzipalenak. Gero, ni arduratu ninteke aukeratzén aipu esanguratsu batzuk.
Bigarrena, geroko utzi genezake, ezen ez betiko.
Niri interesgarria begitandu zitzaidan bere garaian harako artikulu titulatua "Euskararen hitz hurrenkeraren garaikaketa baterako materialak", non partez kritikatzen baitira Hidalgok tesian defenditutakoak. Hemen aurki daiteke:
http://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/literatura/26/26343379.pdf
Argitaratu iruzkina
<< Home