Gilen: "...'zein' erlatiboaren erabilera murrizgarria da, nire ustez, hurrengo urrats sintaktikoa zein euskarak behar bailuke egin..."
Zioen Gilen-ek atzo:
Soilik azpimarratu ze "zein" murrizgarriak ez dira baizik euskara hutsa. [728] [>>>]
..."zein" erlatiboaren erabilera murrizgarria da, nire ustez, hurrengo urrats sintaktikoa zein euskarak behar bailuke egin... [Gilen]Bai, guztiz ados.
Soilik azpimarratu ze "zein" murrizgarriak ez dira baizik euskara hutsa. [728] [>>>]
Etiketak: erlatiboak
10 Comments:
Çatozte, ikussaçue guiçon-bat ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur Christ?
JOAN 4:29 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.4.29.BHNT
Goico versetean murrizgarria da, ezta?
Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria eta Leiçarragaren berce obratto guztiac reeditatzeco gogoa daducat. Lanac prest daduzcat jada editore baten çain.
1571co editionearen arauera eguinen dut, errore ttipiac çucenduric.
Gaur egun obra magno hau ez dago salgai nehon ere, Euscalçaindiac eguinico agorturic baitago.
2021. urthean 450 urthe betheco dira naffarrera fincatu cela, lehen euscara batua, aleguia.
Idazle zaharren euskaran ohikoa da ikustea "gizon bat zein", eta are "gizon hura zein" ere:
Ene atzetik heldu da gizon bat, zein nire aitzinean paratua den, zeren baita ni baino lehen. [Lizarraga]
Hau da dizipulu hura zeinek testifikatzen baitu gauza hauezaz. [leizarraga]
Horietan, “bat” eta “hura” determinatzaileek izena mugatzen dute nolabait (hark honek baino areago, antza), eta beraz “zein” ez-murrizgarria kontsidera daiteke.
Gaitz da aurkitzea ordea "gizona zein etorri baita" erakoak, ezta Lizarragaren testuetan ere, zein bereziki berritzailea baita sintaxi kontuetan.
Dirudienez, -a artikulua bere soilean ez da aski izena mugatzeko, eta, “zein” izenordainak ez duenez funtzio murriztailerik, ohiko bidetik jo beste aukerarik ez dago: “etorri den gizona”.
Laburbilduz, garai bateko euskaldunek sentitzen zuten “etorri den gizona” eta “gizon bat/hura zein etorri baita” esan zezaketela, ez ordea “gizona zein etorri baita”. Zergatik baina?
Venid, ved a un hombre que me ha dicho todo cuanto he hecho. ¿No es este Cristo?
Euscarazcoa beçala hau ere murrizgarria, nite uste aphalean.
Kontua da ezen izenari "bat" erantsiz gero, orduan posible dela "zein" erabiltzea; -a artikuluarekin, ordea, ez. Kontu formala da, antza, eta ez semantikoa (edo bai, baina ez da antzematen erraza).
Beste salbuespen formal bat: "zein"ek leku-denborazko kasu-marka hartzen duenean (zeinetarik, zeinatara, zeinetan):
Orduan gendeac ilki citecen eguin içan cenaren ikustera, eta ethor citecen Iesusgana, eta eriden ceçaten guiçona ceinetaric deabruac ilki içan baitziraden, veztitua, eta cençatua, iarriric cegoela Iesusen oinetara: eta ici citecen.
Ezteçaçuela mirets haur: ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza.
Baina askoz gaitzago izango duzu Leizarragarengan honelakoak aurkitzea:
Çatozte, ikussaçue guiçona ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur Christ?
Arrazoia? Ez dakit, baina oso kontu interesgarria da.
ceinec berac casu marcac daramatzanean da erabilgarriago. Nola erran, bercela, guiçona ceinetaric deabruac ilki içan baitziraden edo guiçona ceinagana bainoa?
Irudi du etchebat edificatzen duen guiçona, ceinec aitzurtu eta barna irequi baitu, eta eçarri fundamenta arroca baten gainean: eta soberná ethorriric, fluuioac ereçarri vkan drauca etche hari, eta ecin higuitu du: ecen arroca gainean fundatua cen.
etxea egitean, zulatu, sakondu eta oinarriak harkaitzean hartu zituen gizon baten antzekoa da. Uholdea gertaturik, jo zuen ur-boladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo egina baitzen.
LUKAS 6:48 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.6.48.BHNT
Irudi du etchebat edificatzen duen guiçona, ceinec aitzurtu eta barna irequi baitu [...].
Oso adibide ona da hori.
Lehenik, Leizarragak erlatibo konbentzionala darabil (-en), substantibo artikuluduna zehazteko: etchebat edificatzen duen guiçona
Horretarako, ezin baliatu bide zuen "zein" erlatiboa. Bai erabil zezakeen gero, balio ez-murrizgarriz, behin izena zehaztuta informazio gehigarria emateko: ceinec aitzurtu eta barna irequi baitu [...].
Nire duda da, zergatik ezin izan zuen idatzi "Irudi du guiçona cein edificatzen baitu etchebat"?
Compara batuerazcoarequin.
ceinec icenordainaren aurreco comma ken daiteque naffarrerazcoan.
Irudi du etchebat edificatzen duen guiçona ceinec aitzurtu eta barna irequi baitu eta eçarri fundamenta arroca baten gainean: eta soberná ethorriric, fluuioac ereçarri vkan drauca etche hari, eta ecin higuitu du: ecen arroca gainean fundatua cen.
Argitaratu iruzkina
<< Home