Mintzo zén atzo Josu Lavin honela:
Aztertu behar liçateque ea possibleac diraden honelacoac:
Hau da raçoina cergatic erossi baitugu
por la que
Hau da motivoa cergatic erossi baitugu
por el que
Baiezcoan nago, baina bethi articuluarequin (lo, el, la) itzulpenean
CER = CEINA(C)
Kontua da ze, hain justu hortxe non Josu Lavin-ek ikusten dituén artikuluak nola "lo", "el", "la", nik ez dut ikusten baizik galdetzaile/erlatibo mugagabe bat eztúena behar artikulurik betétzeko bere funtzioa. Galdera da: Zér arazo dago? Bá al dago arazorik erábiltzeko "zergatik" galdetzaile/erlatibo hori? Erantzuna da ezetz, halatan ze, erabili ez balitz ere, berdin erabil liteke gaurdanik aurrerantz.
Areago, galdetzaile horrek eskaintzen digú adibide ia perfektua ikústeko nola galdetzaileak bihurtu ahal dirén erlatibo, jarraiki bide propial bezain universal bat, zein kasu honetan báden jada ibilia, baina zein izan izan zitekén ibili gabekoa eta zilegia ere. Edo, ez al da zilegia garapen sintaktikoa?
Hasieran daukagú galdera indirekto bat:
Jakin nahi nuke zergátik etorri zen. ("zergátik" tonikoa)
Jakin nahi nuke arrazoia, zergátik etorri zen. ("zergátik" tonikoa)
Jakin nahi nuke arrazoia zergatik etorri zen. ("zergatik" atonoa)
edo:
Jakin naki nuke zérk eragin zuen ondorio hori. ("zérk" tonikoa)
Jakin naki nuke kausa, zérk eragin zuen ondorio hori. ("zérk" tonikoa)
Jakin naki nuke kausa zerk eragin zuen ondorio hori. ("zerk" atonoa)
Halako erlatiboak dirá emaitza ti atonazioa on galdetzailea an azken etapá on bere evoluzio erlatiboa (ikus sarrera hau), zein ibili daiteke ala ez, baina zein, edozein kasutan, ibil daiteken.
Eta gauza da ze, justuki an "zergatik", bai ibili dela bide hori, ondo ibili ere. Ikus adibidez nóla Axular-ek berak erabili zuén goragoko estruktura hori an bere fase intermedioa:
Kap. XXVIII. — Zergatik behar diogun geure etsaiari barkhatu eta amorio eduki; lehenbiziko arrazoiña: zeren Iainkoak manatzen baitu.
Kap. XXIX. — Bigarren arrazoiña, zergatik behar diogun geure etsaiari barkhatu, da zeren mendekatzea beretzat begiratzen baitu Iainkoak. [Axular, "Gero", 1643]
non, lehenengo erabilera dá galdera indirektoa, bitárten bigarrena aurkitzen dén arten aurreko galdera indirekto hori eta erabilera erlatiboa, akaso hubilago ti bigarrena. Antzera gertatzen da honetan-erabileran ere (Axular, "Gero", 1643):
Hunela aditu behar da, eta haur da, Iainkoaren aldetik eman ahal ditekeien arrazoiña, zergatik erraiten den, bekhatore batzuk, bertzen artetik, direla itsutuak, eta gogortuak, eta Iainkoak itsutzen eta gogortzen dituela. [Axular, Gero, 1643]
Bádira. ordea hirugarren faseko erabilera argiak ere:
Bistan denez, erabili
ez balitz ere,
erabili ahalko zen. [1095] [
>>>]
Etiketak: atonazioa, Axular, erlatiboak, garabideak, zer, zergatik