asteazkena, uztaila 08, 2020

Blanca Urgell (2020): hitzak, gramatika-hitzak eta hizkiak

Blanca Urgell hizkuntzalariak berriki publikatu du zutabe bat (Berria, 2020-6-24) non, besteak beste  dioskún hau (ondorengo mezuetan saiatuko gara ikusten zutabe guztia):
Agian zu ere gramatika gorrotatzen duten ikasle horietako bat zinen. Hala ere, animatuko zinateke gramatikaren satorzulo ibilerraz batetik sartzen? Eskutik helduta eramango zaitut, eta espero dut ez galtzea, ez zu eta ez ni.

Erraz bereizten ditugu hitzak (mahai, ekarri, zaldi, sortu) gramatika-hitzetatik (eta, nor, duzu, hau), ezta? Hizkiak ere nabarmenak dira: mahai-tik eta zaldi-tik, ekarri-ko eta sortu-ko, erkaketak azaleratzen ditu. Honela hiru sail egin ditugu di-da batean: hitzak, gramatika-hitzak eta hizkiak.

Halere, non sartuko dugu horri buruz esapideko buru hori? Horretaz ere esan dezakegunez haren lekuan, aise sumatzen da buru hitzak batzuetan gramatika-hitza bailitzan jokatzen duela. Pentsa dezagun zertan dauden bide (eskubide, hizpide...) eta behe-tik sortu den pe (arkupe, elizpe...) ere, esaterako.
Blanca Urgellek dio: "buru hitzak batzuetan gramatika-hitza bailitzan jokatzen du". Bide beretik, bádira hizkiak zek gordetzen dute askoz gardenkiago euren jatorrizko eduki semantikoa (nola "kin",  zein derivatuko litzakén ti "kide + -n") eta beste batzuk zeinen jatorrizko eduki lexikal-semantikoa galduagoa baitá an zurrunbiloa on iragana (nola "-en" atzizki genitiboa, zein baita "e" + "-n"), nahiz, jakina, egin litezké hipotesiak gain euren jatorri lexikala. [950] [>>>]

Etiketak:

2 Comments:

Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Niretzat clasificatione berria da ze textu bateco hitzac ahal dira sailcatu 3 multzotan ezen
1 hitzac,
2 grammatica hitzac
eta 3 hizquiac.
Nic, gaur arte, secula iracurri baco clasificationea.

Buruz 3. muntzoa -hizquiac- pensatzen dut nic referitzen da Blanca Urgell buruz letrac zeren hizqui hitzac esan nahi du berez eta bere baithan soilic
-hitz + qui-
hitz baten partea edo zathia eta normalago interpretatu ahal da nola neologismoa tzat syllaba ze tzat letra, bi auquera hoc hartuac nola prestamoac lehenengoa grecotic eta bestea latinetic baina dutela adierazten significantza eta conceptu differenteac. Batzuc, edo ascoc, baina gaur egun erabilten dute nola neologismoa tzat letra hitza.

asteazkena, uztaila 08, 2020 1:46:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

Grecoz lettra' gramma erraiten da.

asteazkena, uztaila 08, 2020 6:02:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home