larunbata, azaroa 21, 2020

Fernández eta Ortiz de Urbina (2007): 'Informazio eraketa ez da berez eremu linguistikoa, ...'

Herenegungo sarreran ikusten genuen nóla Chomsky-k ematen zión zentzu biologiko bat ki kontzeptua on efizientzia linguistikoa: hizkuntza litzaké zerbait organikoa zeinen funtzionamendua ez litzaken zértan izan komunikatiboki efizientea

Adibidez, Gramatika Universalean genetikoki ekar geinke grabaturik zenbait hatsarre edo printzipio linguistiko zein besterik gabe onartu egin beharko genituzken (hola dira), nahizta euren ondorioak ez liraken zértan izan komunikatiboki efizienteak (estruktura horiek eskatutako funtzionamendu-lanak ez lirake zértan izan komunikatiboki efizienteak). Ikuskera organiko horretatik, "bide estrukturalak" eta "bide komunikatiboak" inkluso kontrakoak izan litezke.

Ikus zér dioskuen Beatriz Fernández-ek eta Jon Ortiz de Urbina-k an euren "Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan" (2007:216, ikus ere hemen):

Hizkuntza gehienetan aurkitzen dugun subjektu-predikatu hurrenkera, beraz, oso ondo egokitzen da gizakiek gure informazioaren isuria eratzerakoan jarraitu ohi dugun mintzagai-iruzkin hurrenkera islatzeko. Informazio eraketa ez da berez eremu linguistikoa, eta badu zerikusirik gizakien bestelako sistema sinbolikoekin, baina ekonomikoa da oso gure egitura gramatikalak zuzenean parekatu ahal izatea kanpoko beste sistema horrekin. Ez dakigu bi sistemek "hizkuntza" bera erabiltzen duten, baina, behintzat, argi dago bat-bateko itzulpena errazagoa dela egitura gramatikalak eta egitura informatiboak bateragarriak badira. Are gehiago, beharbada subjektu-predikatu hurrenkera neutroa hizkuntzaz kanpoko beste sistema honek (edo gramatikaren parte honi) ezartzen dion "ulergarritasun" baldintzaren antzeko zerbait da. Hizkuntzaren bidez informazioa elkarri pasatu nahi diogu, eta hiztunek elkar ulertuko badute, hobe dugu lehenengo eta behin gramatika eta informazio sistemak bateragarriak izatea: haiek ere ulertu behar dute elkar!

Beraz:

..., argi dago bat-bateko itzulpena errazagoa dela egitura gramatikalak eta egitura informatiboak bateragarriak badira. [Fernández eta Ortiz de Urbina, 2007]

baina... ai! akaso gure burmuina, fatalki, ez da hain komunikatiboa nola nahiko genuken.

Ikuspegi diskursiboan, aldiz, estruktura sintaktikoak ez dira baizik konventzio kulturalak, bide diskursiboak zeintara sinpleki ohitzen garen, sortuz ohiturak zein izan ahal diren komunikatiboki potenteagoak edo gutxio potenteak... eta zeinen aukera joan beharko litzaken adaptatzen ki egoera berriak:

Ikuskera honetatik estruktura sintaktikoak dirá sinpleki aukera komunikatibo kulturalak zein izan ahal dirén efizienteagoak edo gutxio efizienteak (estrukturak eurak, sintaxiak eurak, ez burmuina), efektiboagoak edo gutxio efektiboak (estrukturak eurak, sintaxiak eurak, ez burmuina), eta zein garatu ahal dirén baldin egón baldintza kultural egokiak. [1086] [>>>]