astelehena, apirila 26, 2021

Gotzon Garate (2005): "Eta arrazoia oso sinplea eta begi bistakoa da: gehienek erdaraz egiten dute ERRAZAGO EGITEN DUTELAKO. Erdaraz erraz egiten dute eta euskaraz nekez."

Txopi-k zioen atzo:

Nik uste dut euskararen zenbait ezintasun ezkutatzen direla soziolinguistikarekin. Ni familia euskaldun batean jaio nintzen, ikastola batean estudiatu nuen, unibertsitatea ere euskaraz egin nuen. Egun ikastola batean lan egiten dut eta euskara da nire hizkuntza ia-ia beti. Senideekin? Euskaraz; neskarekin? Euskaraz; Semearekin? Beste horren-beste. Lanean, lagunekin, egunkaria idaztean eta abar, beti euskaraz. Euskara dut buruan eta baita bihotzean ere. Eta harritzen nau ze ondo moldatu ahal naizen hizkuntza Indueropearrekin, berdin da irakurtzean, idaztean edo oporretara joaten naizenean, beti. Erraztasuna, jarioa, aberastasuna, espresioak, entzuten duzun bezain laister dena ulertzen duzu, edozein esaldi mota egin dezakezu ia pentsatu gabe, nahastu gabe, errepikatu gabe eta abar.

Euskarak muga dituela esaten dudanean ez da modu peioratibo batean, alderantziz, maitasunetik ateratako iruzkin bat da. Nahiko nuke euskara errazagoa eta komunikatiboagoa balitz, hain zuzen horregatik nago hemen. Baina helburu hori lortzeko autokritikoak izan behar dugu, berriro diot positiboki, baina gure mugak ikertu behar ditugu.

Gilen, New Yorkeko txikanoen egoera ez dut ezagutzen, ikertu beharko litzateke. Nik euskararen egoera ezagutzen dut. Agian arrazoi duzu baina agian ez, beste egoera bat da, oso desberdina zentzu guztietan. Ni hemen euskararen alde nago, horregatik saiatzen naiz izaten ahalik eta objektiboen egoera honetan. Ez dut egin nahi hainbat jendek egiten duena, euskararen alde hitz egin baina beti euskañolez, inoiz ez euskaraz. Beno, euskañolez edo gazteleraz zuzenean.

Balbula da ezagutu dudan fororik zientifikoena euskararena azterketan, puskan ere eta argiena ere bai. Gogoratzen naiz nola 1987. urtean Mitxelenari elkarrizketa bat egin genion eta bukaeran gai hau azaldu zen. Gogoan ditut bere hitzak: "Noiz bait, ez dakit noiz, baina noizbait, planteatu beharko dugu zuk aipatu duzun gai garrantzitsu hori".

Mitxelena dixit. Pena ez zuela Balbula ezagutu. [Txopi]

Eskerrik asko, Txopi. Azpimarratu nahiko genuke Mitxelena-ren aipu hori:

"Noiz bait, ez dakit noiz, baina noizbait, planteatu beharko dugu zuk aipatu duzun gai garrantzitsu hori".

Eta baita azpimarratu nahi genuke sarrera hau:

Irakurri berri dugu artikulu bat ganik Gotzon Garate, zeinen titulu biziki adierazgarria dén "Zergatik egiten dute erdaraz euskal gazteek", eta non autoreak dioskú:
... Nola eskatu pertsona bati euskaraz egiteko, erdaraz errazago egiten badu? Ez dago eskubiderik horretarako. Hizkuntzak barreneko aberastasuna erakusteko dira. Erdaraz hobeki moldatzen bazara, erdaraz egingo duzu. [Gotzon Garate]

Artikulu hartan, Gotzon Garate-k honela erantzuten zion ki bere tituluko galdera:

Eta arrazoia oso sinplea eta begi bistakoa da: gehienek erdaraz egiten dute ERRAZAGO EGITEN DUTELAKO. Erdaraz erraz egiten dute eta euskaraz nekez.
"Oso sinplea eta begi bistakoa". 

Realitate hori ondo ulertzea dá, gaur eta hemen, zientifikoki eta sozialki zentrala, afinda ez daitezen egon gaizkiulertuak, eta bila daitezen konponbide ahalik-eta egokienak eta egokituenak. Hala ere, analisi hori aurkitzen dá ondo ahaztua, eta are isildua. [1242] [>>>]

Etiketak:

5 Comments:

Anonymous Anonimoa said...


Ziur nago eze ez oso aspaldi, esan dagigun circa 1900, persona asko, familia euskaldunetan jaioak, eta beraz euskaldunak, euskaraz ondo jakinda, baina erdaraz oso trakets, egun batean erabaki zutela: gaurdanik ez dut egingo euskaraz; dena erdaraz; familiagaz, lagunakaz, lanean, tabernan, kalean. Edonon eta edonoiz, edozelan eta edonogaz, den dena erdaraz.

Eta hasi ziren erdaraz egiten; lehenengotan oso oso oso txarto, gramatikari milaka ostikada emanda: quien tiro el piedra; trae el escopeta; abre el puerta, sabidurencia... eta halakoak, txomin del regatoren txisteetan agertzen direnak.

Baina erdaraz egin eta erdaraz egin, gero ta hobeto egiten zuten; ikasi egin zuten erdaraz egiten; beti bilatzen zuten erdaldunen kompainia, eta erdaraz entzun eta erdaraz entzun, ikasi zuten erdaraz egiten.

Erdaraz errazago eta hobeto egiten dugulako, beti egiten badugu erdaraz, gero ta errazago eta hobeto egingo dugu erdaraz, eta gero ta gehiago eta errazago egingo dugu erdaraz.

Erdara dinodanean esan nahi dut gaztelania zein frantzesa.

Erizten dut eze developatu behar direla structura morphosyntaktikoak euskararen, baina bai ta ere aldatu behar direla konditio sociolinguistikoak.



Luis Lauzirika

astelehena, apirila 26, 2021 10:40:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Luis Laucirica,

Çucen çaude, bethe bethean.

astelehena, apirila 26, 2021 1:59:00 PM  
Blogger Gilen said...

Ahaztu duzu/zenuen Garateren konklusioa eta soluzioa gehitzea:

"Egoera negargarri honentzat irtenbide bat bakarrik dago. Euskara beharrezkoa egitea. Orain beharrezko hizkuntza erdara da. Erdaraz egiten duten euskaldunek garbi ikusten dute hori. Erdara guztirako da. Euskarak toki batzuetan bakarrik balio du".

astelehena, apirila 26, 2021 4:55:00 PM  
Blogger Gilen said...

Edo uzten ari ote zaizkio japoniar gazteak beren hizkuntza mintzatzeari samaldaka pasatzeko ingelesera?

astelehena, apirila 26, 2021 5:00:00 PM  
Blogger Unknown said...

Ikusiko da zer gertatuko den japonierarekin urte gutxi barru. Argi dago hizkuntza batzuk etorkizun hobea izango dutela eta ez naiz soziolinguistikari buruz ari.

Oker egongo ahal naiz! Benetan, hala nahiko nuke,

Txopi

astelehena, apirila 26, 2021 9:57:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home