Bai, sakoneko bide bakarra. Hemen eta Japonian.
Zioen atzo Gilen-ek:
Ahaztu duzu/zenuen Garateren konklusioa eta soluzioa gehitzea:
"Egoera negargarri honentzat irtenbide bat bakarrik dago. Euskara beharrezkoa egitea. Orain beharrezko hizkuntza erdara da. Erdaraz egiten duten euskaldunek garbi ikusten dute hori. Erdara guztirako da. Euskarak toki batzuetan bakarrik balio du".Edo uzten ari ote zaizkio japoniar gazteak beren hizkuntza mintzatzeari samaldaka pasatzeko ingelesera?
Ahaztu zaidala? Ez jauna. Nik atzokoan islatu nahi nuén realitate linguistiko konplexu bat (eta era berean "sinple eta begi bistakoa"), zein, nire ustez, Garatek ondo jasotzen baitzuen an atzoko titulu hori:
Eta arrazoia oso sinplea eta begi bistakoa da: gehienek erdaraz egiten dute ERRAZAGO EGITEN DUTELAKO. Erdaraz erraz egiten dute eta euskaraz nekez.
Horrexegatik jaso nuen.
Beste kontu bat dá realitate horren analisia eta irtenbide egokia. Eta hor, ni ari naiz gain sakoneko arazo bat zein dún baldintzatzen dena, mintzo naiz gain estuasun sintaktikoak, eta nóla estuasun horiek dutén etengabeko eragin informatibo-expresiboa (ia) gain edozein manifestazio komunikatibo, hasi kolokialenetan eta buka landuenetan (hain kezkagarria nola universala). Hortaz, azpimarratu behar da ze euskara beharrezkoa egiteak ez du soluzionatzen ezein estuasun sintaktiko, nola konprobatu ahal den an Japonia, eta, ja bide batez, orobat nahi nuke azpimarratú ze Garate hizkuntzalariaren eredu sintaktikoa dá estu-estua, nola konprobatu ahal den an zure goragoko aipua. Irtenbidea, esan nahi dut sakoneko irtenbidea, bide berberetik doa hemen eta Japonian:
Bai, sakoneko bide bakarra. Hemen eta Japonian. [⇶]
3 Comments:
Hizkuntzen komunikazio gaitasunaren inguruko eztabaidak bideratzeko abiada puntu interesgarrietako bat delakoan:"Introduction: In Search of a Basic Unit of Spoken Language: Segmenting Speech. In: Shlomo Izre’el, Heliana Mello, Alessandro Panunzi & Tommaso Raso (eds.). In Search of Basic Units of Spoken Language: A corpus-based approach. (Studies in Corpus Linguistics, 94.) Amsterdam: John Benjamins. 1-32."
Libre helbide honetan:
https://www.academia.edu/43856471/Introduction_In_Search_of_a_Basic_Unit_of_Spoken_Language_Segmenting_Speech_In_Shlomo_Izre_el_Heliana_Mello_Alessandro_Panunzi_and_Tommaso_Raso_eds_In_Search_of_Basic_Units_of_Spoken_Language_A_corpus_based_approach_Studies_in_Corpus_Linguistics_94_Amsterdam_John_Benjamins_1_32?email_work_card=title
Artikulu honek, berriz, iradokitzen du, ondo ulertu badut behintzat, ezen euskaraz, bere tipologia sintaktikoa dela eta, hitz ordena hau:
- Lagunari gutuna idatzi diot.
efektivoagoa dela ezen ez hauek:
- Gutuna idatzi diot lagunari.
- Idatzi diot gutuna lagunari.
Kurioski, japonierak efektivitate handia azaltzen du ikerketan, zeren zurrunago atxikitzen du bere tipologiari dagokion ordena.
Ikus euskara zein urrun gelditzen den Pareto mugatik 4 orrialdeko lehen irudian, eta japoniera zein hurbil.
https://www.pnas.org/content/pnas/117/5/2347.full.pdf
Nik uste dut bi eremu desberdin direla gaitasun komunikatiboa eta politika soziolinguistikoa. Hala eta guztiz ere, batak ez du bestea kentzen, hau da, hizkuntza baten erabileran biak dira garrantzitsuak. Zein gehiago? Zein gutxiago? Ez jakin. Egia da esaterako, Francoren garaian katalana ez zela ofiziala eta halere osasun handia zuen, baina ziurrenik iruzkin honek hainbat arrazoi alde batera uzten ditu.
Hitz bitan, txanponak bi alde ditu,
Txopi
Argitaratu iruzkina
<< Home