asteazkena, maiatza 29, 2024

Ikus daigun nóla gauzatu ahal diren foku enfatikoa eta zabalera ezberdinetako foku neutroak an SOV ordena

Atzokoan ezberdintzen genituén bi foku-mota aráuz euren manifestazio prosodikoa (azentu eta intonazio markatua edo ez-markatua) eta baita aráuz euren zabalera posiblea (derrigor estua edo akaso zabalagoa):

Fokuez ari garelarik, gaur gogora ekarri nahi genuke ze euskaran existitzen dirá bi motatako fokuak:

  • Foku enfatikoak (markatuak, azentu markatua dutenak, enfasi berezia, derrigor estuak,...)
  • Foku neutroak (ez-markatuak, azentu neutroa dutenak, intonazio neutroa, euren zabalera kontextualki determinatzen da,...)

eta horietako bakoitza ager daiteké an SOV edo SVO ordena (O izanki elementu rhematikoena). 

Ikus daigun nóla gauzatu ahal diren foku horiek an SOV ordena erániliz ondoko esaldia:

  • Irakasleak liburua ekarri zuen.

Hor:

1.: Irakasleak LIBÚRUA ekarri zuen. (Foku enfatikoa, azentu markatua, derrigor estua)

2.: Irakasleak libúrua ekarri zuen. (Objetu mailako foku neutroa, azentu neutroa)

3.: Irakasleak libúrua ekarri zuen. (Predikatu mailako foku neutroa, azentu neutroa)

4.: Irakasleak libúrua ekarri zuen. (Perpaus osoko foku neutroa, azentu neutroa)

Lehenengo adibidekoa galdegaia da, beste hiruretan ez dago galdegairik, baizik galdegairik gabeko ordena neutroa kin zabalera ezberdinetako foku neutroak. [2373] [>>>]