Juan Garziak (2013) gero gogoratzen dizkigú "bi puntuak" [:] ("Astrofisika [zera/hau] da: ..."), baina ez azentu normala ("Astrofisika dá ..."), askoz jarraituagoa
Atzokoan ikusten genuen nóla Juan Garziak 2013an proposatzen zigún eranstea apostrofo bat aurrén aditza ki markatu galdegai postverbal bat:
Hortaz, zergatik ez dugu seinale berezi batez markatzen, eta kito? Ondo da, baina bigarren puntua dá: zéin seinale berezi? Zeren gauza da ze Juan Garziak bere 2013ko artikulu horretan ez dú jada soluziotzat aipatzen azentu normala (azentu akutua) baizik ... apostrofo bat [']!!
Aski litzateke, esate baterako, apostrofo bat ['] eranstea aditzaren aurreko hitzari (edo, hobe, aditzari berari, aurrean), hala seinalatzeko sintagma hori ez dela galdegai mintzagai baizik,... [Juan Garzia, 2013]
eta jarraian proposatuko digú beste bide bat:
Astrofisika [zera/hau] da:...noiz askoz errazagoa, jarraituagoa eta normalagoa litzakén:
Astrofisika dá ...azentu progresibo edo diskursibo sinple bat, zeintaz, dirudienez, Juan Garzia ahaztu egin den. [2368] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home