Eneko Barrutia (1987): "D-I dugunean, kasu guztietan 'J' bihurtzen da, 'd'-ren bustidura ematen da gehienetan 'y' bihurtuz,..."
Zioen atzo Josu Lavin-ek:
Bizkaieraz:
Orainaldia: jako
Iraganaldia: jakon
Batuan:
Orainaldia: zaio
Iraganaldia: zitzaion
Leizarraga (1571), grafia batuistikoan:
Orainaldia: zaio
Iraganaldia: zaion
Harrigarriro Leizarragac bizkaitarren ohico sistema dauka.
iraganaldia = orainaldia + eN
Nondik dator ZAio eta JAko adizkietako ZA/JA hori?
Bustidura horiek (ZA/JA) sortu dira an forma alokutiboak, nondik, batzutan eta analogiaz, zabaldu dirén an forma ez-alokutiboak ere. Hala genioen an #2024:
Gure ikuspegitik, "zait" dator ti "da" hitz zaharra, zein gerora bihurtuko zén "izan" aditzeko 3. persona singularra (besteak beste):
- hura da
"da" hori (printzipioz) ez da zatigarria an morfema txikiagoak, eta, noizbait esan dugunez, akaso izanen da euskararen hitz zaharrenetariko bat. Hortik sortzen dá:
- hura niri da-i-t
zeini gehitu zitzaión bustidura bat (berrikiago, erabilera alokutiboek eraginda):
- hura niri z-a-i-t
Mendebaldeko formetan ere berdin: bustidura hori sortzen da an forma alokutiboak, eta, batzutan eta analogiaz, zabalduko da an forma ez-alokutiboak ere. Ikus daigun sorrera horretaz zér dioén Eneko Barrutia-k an bere "Hitanoaren proposamena bizkaieraz" (1987):
Aditz alokutiboan, indikatibo eta ahalezko orainean, "i" bat sartzen da hasierako "nor" ezaugarriarren ondoren. [Barrutia,1987:150]
eta
D-I dugunean, kasu guztietan "J" bihurtzen da, "d"-ren bustidura ematen da gehienetan "y" bihurtuz,... [Barrutia, 1987:150]
Hortxe dugú "i-" datibo prepositibo bat, eraginez bustidura hori, zein gero zabalduko dén ki "jat" (edo "zait"). [2802] [>>>]



0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home