astelehena, maiatza 18, 2020

Uztapide (1975): 'deiodan' eta 'dezaiotela' ('dei-' eta 'dezai-', 'egin" eta '*ezan')

Atzoko sarreran ikusten genuen nóla Uztapide bersolari zestoarrak zún erabiltzen "egin" laguntzailea an adizki inperatibo datibo hau:
...utzi eidazu...
Baita ere aurkituko ditugu ondoko erabilera subjuntibo datiboak an Uztapideren "Lengo egunak gogoan" (1975):
Baña utzi deiodan sariketa orreri ta goazen aurrera. ["egin" laguntzailea] (II, 1975:16)

Zaldibiko erriak omenaldiren bat egingo ote dion aditu det. Alakorik bada, ondo irabazia izango du orretxek, eta lenbailen egin dezaiotela. ["*ezan" laguntzailea] (II, 1975:80)
Eta gauza da ze bi eredu datibo horien arteko diferentzia bakarra dá "-za-" morfema:
dei-  vs  dezai- 
deiodan  vs  dezaiodan   (batuan: diezaiodan)
deigun  vs  dezaigun   (batuan: diezagun)
deizuen  vs  dezaizuen   (batuan: diezazuen)
halatan non oso erraz erabil litezke aukeran, nola ikus daikegun an Uztapideren erabilera horiek. []