ostirala, maiatza 08, 2020

Amuriza (2012): "Objektu plurala aditzetik kanpora"

Atzo komentatzen genuén Txopi-k planteatutako aukera xedé emán adizki guztiak an euren versio singularra, alegia, bagé objektu-konkordantzia plurala (jakina, noiz ere egoki den). Puntu horretaz, Xabier Amuriza-k hauxe zioen an bere "Zazpi ebidentzia birjaiotzarako" (2012:181):

Hortxe: euskaldun asko eta eskualde bat baino gehiago dira oso aspalditik, erdararik ia inork ez zekienetik, esaten datozenak: emon daigun eskerrak Jaungoikoari; babak egosita jan dot; emoiok goraintziak neure partez, eta abar eta abar. [889] [>>>]

Etiketak: , ,

1 Comments:

Blogger Unknown said...

Eskerrak eman zagun Jainkoari vs. Eskerrak eman diezazkiogun Jainkoari

Aditza libratu, alde batetik pluraletik, eta bestalde datibotik. Gainera aditza dago ondo jarrita. Alde batetik ESKERRAK + aditza (EMAN ZAGUN) + eta ondoren JAINKOARI, beraz ez dira nahasten objektua eta datiboa. Hau gutxi balitz, ez du jartzen aditza bukaeran.

Hauek dira esaldi erdugarriak.

Txopi

igandea, maiatza 10, 2020 11:40:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home