Intonazio-unitateetan egoten dirá informazio-unitate ezberdinak, zeinen arteko hurrenkera dén inportantea
Zenioen herenegun, Bittor:
Baina ohartxo bat egin nahi nizuke aipatzen duzularik “Sintaxi regresibo-buruazkena”, zeinek izenean bertan dirudien halako balio absolutua ote duen, baleude bezala ‘sintaxi regresibo buruazken absolutu bat’, eta kontrara ‘sintaxi progresibo buruaurren absolutu bat’. Nire ustea da ordea ‘sintaxi regresibo / progresibo’ ‘absolutuez’ baino, hizkuntza kontuetan egokiago ote den hitz egitea IU (Intonazio / Informazio / Kodetze / Deskodetze Unitate) ‘regresibo / progresiboez’. [Bittor Hidalgo]
Sintaxi regresiborik regresiboena litzaké OVS-buruazkena, zein litzaken are buruazkenagoa zein SOV-buruazkena (gauza da ze sujetua ondo konsidera liteke burua on bere predikatua, nagusiki zeren burua dá referentea [zértaz], bitárten predikatua dén referentzia [zér]). Baina, ordena hori hain da, nola esan, kontextuala, ze ez da batere-batere funtzionala azpi baldintza orokorrak (zeinen artean sartzen dirén, dakigunez, baldintza exigenteak); horrexegatik izanen da hain urria eta agertuko da hain lokalizatua an inguruak non baldintza komunikatiboak oso kontextualak diren.
Eta beste muturrean, objetiboki, daukagú SVO-burulehena, zeinek, nolabait esán, defektuz ematen du estruktura koherente, progresibo, jarraitu, aukeran-pausatu, ireki bat non hiztunak oso abantailatsuki aukera daike bere intonazioa (neutroagoa edo expresiboagoa) eta, horren barruan, bere unitate intonatiboak, zein dirén, estruktura horretan, nagusiki unitate expresiboak.
Eta esan behar da ze unitate nagusiki expresibo horietan egoten dirá informazio unitate ezberdinak (adreilu koherenteak) zeinen arteko hurrenkera dén inportantea. Jarritukó bihar. [1198] [>>>]Etiketak: intonazioa, OVS->SOV, SOV->SVO
1 Comments:
Bi kontu:
1. Diozu, Jesus: «Intonazio-unitateetan egoten dirá informazio-unitate ezberdinak, zeinen arteko hurrenkera inportantea den».
Eta iruditzen zait zaila dela bataren eta bestearen kontuak neurtzea, ez baditugu hasteko bateratzen kontzeptu-edo batzuk. Batzuk kilometrotan ariko bagina bezala, besteak miliatan eta hurrenak legoatan.
Nik IUak aipatu ditudanean aipatu ohi ditut horren barne kontzeptu bateratu bezala “Intonazio / Informazio / Kodetze / Deskodetze Unitateak”. Eta berauek dirateke mezu emaileak ‘kolpe batean’ emateko kodetzen dituen unitateak, ‘kolpe batean’ ematen dituenak, eta mezu hartzaileak ‘kolpe batean’ deskodetzen dituzkeenak, jakinik mezu emailearen ‘kodetze unitate’ izan direla.
‘Kolpe batean’ ‘kodetu / transmititu eta deskodetzeak’ ez du esan nahi IU bakoitzaren barneko osagai guztiek gailentasun bera erakusten dutenik. IU bakoitzak izanen du GAILUR AZENTUAL BAT, bakarra, GAILENTASUNA hartuko duena (esaterako OV IU batean euskaraz Ok hartu ohi duena), eta aukeran AURRE-GAILUR BAT eta GAILUR-ONDO BAT, ‘desazentuatuak eta desgailenduak transmitituko direnak (esaterako OV IU batean euskaraz Vk hartu ohi duena).
Ekarri genezake horretara edo antzekora zuk diozun «Intonazio-unitateetan egoten dirá informazio-unitate ezberdinak, zeinen arteko hurrenkera inportantea den» hori?
2. Beste kontu bat SOV / OVS eta abarren kontuan. Nire ustea da hiru osagai horiek ere (laburrak) IU bakarraren pean ematen diren bitartean mezu hartzaileak berdin ‘laster’ prozesatzen dituela eta hizkuntza bakoitzean, edota IU errealizazio bakoitzean bereizi GAILURRA eta GAILUR-AURRE edota ONDOA (halakorik baldin bada).
Gure arteko adibide ulergarri bat emateko:
NAUZU / NAUKAZU / NARAMAZU erako adizkietan OVS ordena dugu morfemetan fosilizatua (hau da garai zahar bateko ordena arrunt baten isla), baina kolpe batean prozesatzen ditugu.
Edo DARAMAT aditza (O edo)VS ordenakoa edo eta NERAMAN, SV(O edo) ordenakoa, berdintsu prozesatzen ditugu. Edo DARAMATZAT aditza (O edo)V(O edo)S ordenakoa edo eta NERAMATZAN, SV(O edo) ordenakoa.
Antzera gertatzen dela uste dut halako IU laburretan zeinahi ordenatan. Esaterako ‘NIK esan dut hori’ edo ‘HORI esan dut nik’ euskarazko ohiko moldean IUren gailurra-edo IUaren hasieran emana eta ondokoa GAILUR ONDORE isats desazentuatua edo. Berdin ‘ESAN du nik hori’...
Eta eskerrik asko hariari jarraitzeagatik... Nik benetan iritsi nahi nuke ulertzera hitzen ordenaren kontua euskaraz eta bide batez inguruko hizkuntzetan...
Argitaratu iruzkina
<< Home