Andoni Egaña (2022): "Eraginkorragoa da, bai, 'bider' hori tartean sartzea."
Mikel Mendizabal-ek aipatzen dú (an bere "Euskara orain. Eraginkortasuna helburu", 2023:14-15) ondorengo pasartea ti Andoni Egaña (Berria, 2022), nondik gaur azpimarratu dugún tituluko esaldia:
Bai, hortxe agertzen zaigú hitz klavea, hortxe dugú gakoa, justuki an ... eraginkortasuna. [>>>]Ratioa
2022ko ekainak 23
Umetan, ez genuen ikastolan bider erabiltzen. Zeinua bai; hitza ez. -ko atzizkia erabiltzen genuen biderketak burutzerakoan. Sei seiko, hogeita hamasei. Zazpi lauko, hogeita zortzi. Bi zazpiko, hamalau. Euskararen senetik pare-parera zetorren esamoldea zen. Seina behiko sei multzo, hogeita hamasei behi. Zifrak handitzen hastean sortzen zen arazoa. Berrehun eta berrogeita hamabi, laurogeita hamazazpiko... Ditxosozko -ko biderkatzailea heltzen zenerako zorabiatu egiten zinen esaeran, ulermenean, denean. Eraginkorragoa da, bai, bider hori tartean sartzea. Arnasa handia ematen dio esan behar duenari bezala ulertu behar duenari ere.
Etiketak: eraginkortasuna
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home