osteguna, otsaila 10, 2005

Esaldi bakoitzak bere intentzioa

Esaldiak dira diskurso-zatiok zein diran agertzen inter puntuak. Hortaz, esaldiak oso inportanteak dira komunikatiboki zeren puntu horietan egiten dira pausa nabarmenak non dan eteten informazio-fluxua.

Ados egonen gara ezen hurrengo bi zatiak ez dira komunikatiboki berdinak:
Lehenik eta behin, euskarak Nafarroan duen egoeraren eta etorkizunaren gainean nik dudan ikuspegia zuei azaltzeko egin didazuen gonbidapena eskertu nahi dizuet. [JATORRIZKOA]

Lehenik eta behin, zerbait esan nahi dut. Euskarak Nafarroan egoera eta etorkizun bat dauka. Egoera eta etorkizun horren gainean ikuspegi bat daukat. Ikuspegi hori zuei azaltzeko gonbidapen bat jaso dut. Gonbidapen hori eskertu nahi dizuet. Eskerrak ematea da lehenik eta behin egin nahi nuen hura.
Ezta hurrengo biak ere:
Lehenik eta behin, eskertu nahi dizuet zuek ni gonbidatu izana afin azaldu dezadan nola ikusten dudan euskararen egoera eta etorkizuna an Nafarroa.

Lehenik eta behin, zerbait eskertu nahi dut. Zerbait hori zuek ni gonbidatu izana da. Gonbidapen hori zerbait azaltzeko da. Zerbait hori da nola ikusten dudan gai bat. Gai hori euskararen egoera eta etorkizuna Nafarroan da.
Hala esaldi bakoitzak nola, beraz, puntu bakoitzak (edo eten nabarmen horietako bakoitzak) izan beharko luke zentzu bat, intentzio bat. [9] []

Etiketak: