ostirala, otsaila 11, 2005

Nire aitaren fusila

Irakur daikegu an "Nire aitaren fusila" (itzulia ganik Juan Kruz Igerabide eta publikatua an Alberdania an 2004), adibidez honako hau:
Balarik gabe, bizirik harrapatu zuten, eta ez zuten bertan hil. Muinoetatik jaitsi, jeep baten atzean erantsi, hankak soka batez lotuta, eta hirira ekarri zuten. Hiru jira egin zizkioten hiriaren erdiguneari, beste abertzaleek ikus zezaten. ["Nire aitaren fusila", 2004:10]
Gaztelerazko versioan, aldiz, irakurriko dugú hau (Anagrama, 2005, itzulia ganik Pere-Albert Balcells):
Cuando su cargador quedó vacío lo atraparon vivo. Pero no lo ejecutaron enseguida. Bajaron de las colinas, le sujetaron los pies atados con una cuerda a la parte trasera de un jeep y lo arrastraron hasta la ciudad. Una vez allí dieron tres vueltas al centro como castigo ejemplar para disuadir a los demás patriotas. [2005:12]
Bestalde, ia hasieran irakurtzen dugu esaldi hau euskaraz:
Masustondo handiaren abaroan, gure etxe zaharreko lore-baratzean, mingranak aletzen ari zen ama. ["Nire aitaren fusila", 2004:7]
bitárten gaztelaniaz agertzen zaizkigún detaile gehigarriak:
Sentada bajo la gran morera en el jardín de nuestra antigua y bonita casa, mi madre despepitaba las granadas. [2005:9]
Eta horrela denbora guztian. Hemen itzultzaileotako bat asko aldatzen ari da originala, eta ez dut uste gaztelerazko itzultzailea denik. Eta kontuan hartu ze abiapuntuko textua da sinple baino sinpleagoa: esaldi oso laburrak eta subordinazio oso gutxi. Halako liburu supersinple batean ere, ezin al dugu gozatu itzulpen konsistente bat (hau da, halakoa zeinen atzerako berritzulpenak birsortzen baitigu jatorrizkoa)? [10] [>>>]

Etiketak: ,