igandea, martxoa 11, 2007

Txopi: Japoniera gaur egun

Post honetan nahi nuke azpimarratu Txopiren azken ekarpena, zein zaidan iruditzen alde guztietarik ere biziki sugerentea:
Balbulako lagun estimatuak:

Joan de astean liburu bat leitu nuen japonierari buruzkoa, zein nire uste apalean ez duen desperdiziorik. Liburuaren titulua da, “The Japanese Language in Contemporary Japan” da eta autorea Andrew Miller.

Millerrek bere esperientzia linguistikoa kontatzen digu liburu interesgarri honetan. Esaterako berari oso arraroa iruditu zitzaion nola Japoniera hizkuntza zaila egiten zitzaion ez bakarrik berari –azken finean bera atzerritarra zen- baizik eta japoniarrei beraiei. Adibide bat, onartzen dute inongo lotsarik gabe esaldi luzeetan galdu egiten direla. Ama hizkuntzari buruz deskribapen bat egitean, japoniarrak adjetibo hauek erabiltzen dituzte, “hizkuntza inperfektoa” edo baita “inpraktikablea”. Oso konsziente dira informazio nagusia atzean ipintzeak, alegia SVO sintaxiak, esfortzu linguistiko izugarria eskatzen duela, Rubiok erabiltzen duen “gainkostua”. Ez dituzte beraien mugak ukatzen.

Baina hemen ez da amaitzen beraien autokritika, adibidez ez dute arazorik azaltzeko hizkuntzaren hiztegia oso exkaxa dela. Hainbat eta hainbat hitzek ñabardura gutxi dute eta hau gutxi balitz ez dituzte hitzak soberan aurkitzen, horregatik kanpoko hizkuntzetatik prestamoak hartzeko joera. Espresioak ere ez dira libratzen kritika honetaz eta “indarrik gabekoak” direla iruditzen zaie. Honela elkarrizketa arrunt batean ez, baina hasarrealdietan, estualdietan, norbait jeloskor sentitzen denean... beraien espresioak makalak direla diote. Autorearen ustez, itzulpen bat egiten denean japonieratik inglesera, testoa oso txepela geratzen da, “very vapid”.

Egoera honetan japoniar askok honako galdera hauek egiten omen dute, “Ona al da gure hizkuntza?”. Duintasun handiz onartzen omen dute, ez duela hizkuntza baten helburu nagusia lortzen, hau da, Komunikazioa.

Norbaitek pentsatzen ahal du guzti hau idazkerarengatik dela, ba ez, harrigarria ematen badu ere, arazo hau nahiko konponduta omen dute, nahiz eta ez duten erabiltzen idazkera silabikoa.

Egoera horren larria izanik, Japoniera ordezkatzeko saio serioak izan dira. Lenengoa Mori Arinori (1847-89) politiko eta irakasleak proposatu zuen. Bigarren saioa Siga Naoya (1883-1972) poeta eta nobelistak egin zuen, nahiz eta bigarren honek ere ez zuen arrakastarik izan. Biak inglesa proposatzen zuten.

Esan beharra dago, bi gizon hauen proposamena ez zela traidore batzuena izan. Alderantziz, biak maite zuten biziki beraien kultura eta horregatik oso konsziente ziren beraien ama hizkuntzak hainbat arazo zuela. Seme-alaba baten gaixotasuna onartzen duen guraso batek, ez du horregatik bere umea gutxiago maite, alderantziz esango nuke.

Japoniak duen arte eta folklore jakitunik ospetsuenak ere, Yanagita Kuniok, onartu zuen japoniera ez zela beraiek nahiko zuten bezain perfektoa. Gizon honek iritzi hau azaltzeak inpresio handia sortu omen zuen herrialdean, zeren bere leialtasuna eta maitasuna hizkuntzarekiko ez zuen inork zalantzan ipintzen ahal.

Nik ere biziki maite dut nire ama hizkuntza eta arestiko autoreak bezalaxe, oso konsziente naiz euskarak Realak edo Athleticek baino arazo franko gehiago dituela. Halere nik ez nuke euskara hizkuntza garatuago batengatik aldatuko. Hori bai, reformak bultzatuko nituzke zalantza gabe. Hasteko sintaxia, SOV-tik SVO-ra. Ondoren behin-betirako aditzen sinplifikazioa, ahalik eta handiena, non referentziak ez duten zertaz hizkuntza romanikoak izan behar. Eta hortik aurrera ikusiko da.
Badirudi ze Japoniako egoera soziolinguistikoa ez dela ereduzkoa. Han, baina, ezin dute erabili arrazoi extralinguistikorik. [106] []

Etiketak: ,

2 Comments:

Blogger Ivan d'Etcheverry said...

Tchopi adisquidea,

Haguitz interessant içan da Jesusec ere harçara arguitaratu derauçun meçua non Japoniaco egoeraren berri emaiten baiteraucuçu eta ceinaren bidez hobequi hel baiquintezque ulertzerat ceintzu liren gaur egun gure hizcuntzac behar lituzqueen actualizationeac ceinac gabe hizcuntzaren heriotzá goiz ala goiçago segurtatua den.
Hemen quasi nehorc ez du ecein ere cambiamenduric eguin nahi sacralizatu eguin den hizcuntza heraldicoan.
Traditionearequin appurtu cen eta causa hunengatic euscara minus-egoquera baterat ethorria da.

Norc-ere iracur baiteça Joachim Liçarraga Elcanocoaren obrac, adibide baten emaitearren, erraz ikusten ahalco du ceinen different cen bide hura nondic çorigaitez desbideratu garen aguian irremediablequi eta bethierecotz.

Adeitsuqui

Ivan d'Etcheverry

osteguna, martxoa 15, 2007 11:04:00 PM  
Blogger Ivan d'Etcheverry said...

"de manera eci"

erabilten du gure Joachim Liçarragac de manera eci hobequi adierazten baitu hura cein adieraci nahi baitu.

Antzecoac ere baditugu gure litteratura classicoan:

"halaco moldez non/ecen"

baina forma hauc gucioc ez dira asqui euscarac behar duena satisfatzeco.

Ivan d'Etcheverry

osteguna, martxoa 15, 2007 11:18:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home