larunbata, martxoa 02, 2019

"esperantzaz-ezen..."

Has gaitezen esanez ze ez dugu aurkitu an OEH (eztare an EH) a-estruktura "esperantzaz ezen = esperantzaz-ze", zein, hala ere, erabili egin da euskaraz, bai aspaldian eta baita berrikiago ere. Izan ere, Joanes Leizarraga-ri zor diogu ondoko adibidea, aterea ti bere "Testamentu Berria" (1571):
... eta ikussiric ecen occasionea presentatzen cela, bayeta sperançaz ecen ni baino sufficientagoric-ere içanen cela obrán escu eduquiren luenic (nola eriden-ere içan baita Bearnoco synodoaren ordenançaz lan eguina visitatu eta coneritu behar içan denean) azquenean,... emplegatzera.
bitartean-ze, hain berriki nola an 2008, norbaitek idatzi du ondoko poema titulatzén "Lasterketa" (an bloga deitzen Bidartekoan):
Lasterketan niharduen antza
eta ez nintzen konturatu
irteerako zapia jaurtikia zenuela
ordurako
esperantzaz ezen
zure koloreak defendatuko nituela

zein ondo egin nuen
lasterketaz ez ohartzeaz
galtzeko aukera guztiak bainituen

zeuk ere kontrakoa uste arren
Eta horxe dago, edonoren eskura, bai estruktura bera eta baitare mekanismo sintaktikoa nondik sortu baitzen. [460] [>>>]

Etiketak: