Aurreko sarreran aipatu dugú "
esperantzaz ezen..." egitura, zein sortu baitzen erábiliz
ber moldea nondik jaio ziren "
ustez ezen..." edo "
beldurrez ezen...", baina zeintan, hala ere,
ez dugun aurkitu "
-eta" aldaera, esan nahi baita: "
esperantzaz-eta...".
Esan nahi al du horrek ze
ezin dira erabili "
esperantzaz-ezen..." eta "
esperantzaz-eta..." antzera nola erabili izan dirén ondoko
baliokideak?
"ustez (ezen) + -(e)la" = "ustez (eta) + -(e)la"
"beldurrez (ezen) + -(e)la" = "beldurrez (eta) + -(e)la"
eta bide beretik:
"esperantzaz (ezen) + -(e)la" = "esperantzaz (eta) + -(e)la"
Ez al da finean
anekdotikoa "
esperantzaz-eta..."
agertu ez izana? Ez al da
funtsezkoagoa molde edo
mekanismo sintaktikoa bera ezenezta handik sortutako
estrukturak eurak? Esan nahi baita ze, nahiz ez existitu aldaera hori (ez baitakigu ziur ea inoiz erbaili den),
existitu egiten da mekanismoá nondik sortzen dén estruktura hori. [461] [
>>>]
Etiketak: esperantzaz