asteazkena, apirila 17, 2019

Norantzako sintagma amaitezina

Ari gara komentatzén Juan Garzia-re sintaxia an bere liburuá "Itzalen itzal" (1993), zeintaz mintzatu gará hemen, hemen eta hemen, eta zeinen hirugarren paragrafoa hasten dén honela:
Ezinezkoa, noski, batisterio-katedrale-dorre-kanposantu konjunto honek bestelako kale-etxez inguraturik sortuko lukeen inpresioa imajinatzea. Zutikago daudenak abantailatzen dituen dorre oker marfilkolorerantz abiatzen denerako, Michel Tourainek asmo sendoa du hiriaren historiaren berri zehatzagoa izateko modua egiteko,...
Aparte utzita lehenengo esaldi horretako aditz nagusi buruazken hori ("imajinatzea"), segituan topatuko gara kin 25 silabako sintagma direkzional bat (gorritutakoa), zeinen hasieran agertzen zaigún perpaus erlatibo bat kin 15 silaba ("Zutikago daudenak abantailatzen dituen..."), zeinen lehenengo 7ak irakurrita ("Zutikago daudenak"), ez dugun jakinen, adibidez, ea sujetua ala objetua irakurtzen ari garen, eta are gutxiago, jakina, ea norantzako sintagma oso horrek ("...-rantz") thematikoa izan nahi duen, nola printzipioz esperoko genuken, ala aitzitik ba ote den Juan Garzia-ren galdegai desthematizatu bezain inefektibo horietako bat.

Eta gauza da ze, behin amaitzen delarik norantzako sintagma amaitezin hori, eta behin jakinda norantzako sintagma zela, aurkituko dugu beste aditz subordinatu erlatibo bat (hain zuzen, hirugarrena), hain zuzen subordinatua ki esangura tenporal bat (beste 7 silaba):
Zutikago daudenak abantailatzen dituen dorre oker marfilkolorerantz abiatzen denerako,...

Hor jada, lausotu zaizkigu detaileak gain norantz abiatua dén sujetu bat (zerbait edo norbait) zeinen berririk ez dugún, hala osatuz sintagma tenporal luze bat ondo inefektiboa expresiboki, zein, gainera, berrirakurri beharko dugun afin deskodetu informazioa. [502] [>>>]

Etiketak: ,

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Juan Garciarena ez da euscara.
Eta saria jasso çuen?

asteazkena, apirila 17, 2019 3:21:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home