Xabier Erroteta: "...ez dut atxiki gogoan kasik deus, zeren informazione guztia igaro baitzaut begien aurretik irristatuz bezala,..."
Atzo, orri hauetantxe komentatzen genuen nóla obra sintaktikoki burulehenak sistematikoki galtzen dutén euren berezko jarioa noiz itzultzen dirén ki sintaxi buruazkena. Baina, jakina, arazoa ez da mugatzen ki itzulpenak, zeinetan dén ondo ageria, baizik-ze, izkutuagorik bada ere, berdin agertuko zaigu an lan originalak. Eta izkutuagorik diogu zeren lan originaletan sintaxi buruazkenak baldintzatuko dú lan guztia, prosa guztia, diskurso guztia, zein, genioenez, izanen dén hainbat lauagoa, gutxiago distiratsua eta gutxiago efektiboa. Esan nahi baita ze idazle berberek ondo ezberdin idatziko zuten baldin erábili sintaxi burulehen bat, ondo xeheago, aberatsago, efektiboago.
Honen gainean idazten zuen atzo Xabier Errotetak an bloga on Erramun Gerrikagoitia, deitzén "referentziak":
Honen gainean idazten zuen atzo Xabier Errotetak an bloga on Erramun Gerrikagoitia, deitzén "referentziak":
Gaur bertan dakar Gara kazetak artikulu mamitsu bat buruz eskual pinudien egoera larria eta basogintza eredu berri bat plantan jartzeko hartu beharreko urratsez. Txit gogoeta mamitsua eskaintzen daukute egileek gai horretaz, baina nik, artikula irakurri ondoren, ez dut atxiki gogoan kasik deus, zeren informazione guztia igaro baitzaut begien aurretik irristatuz bezala, informazione foku guztiak esaldi bukaeran kokatuak izaki Altube jaunaren irakaspenei txintxo-txintxo jarraiki. Funtsean, irudi zaut artikulu hori eredugarria dela eta maisuki laburbiltzen dituela egungo euskal prosaren aje eta gaitz guztiak, hainbesteradino non kartsuki gomendatzen dautzuet irakur dezazuen eta egin dezazuen hartaz gogoeta. Ikusiko duzue, neke hori hartzen baduzue, zer gisaz zainetaradino sartu zaion Hegoaldeko euskal prosari –nola gure basoetako pinuei xerrenda marroi hilgarria– nik altubianismo subliminala edo altubianismo anbientala deituko nuken eritasun beltzaren sintomatologia guztia: ogitartekoak (...), esaldi buruatzenak, informazionearen antolaketa kaotiko, ezfuntzional eta regresivoa, giglikokeria… Azkenean, irakurtzen duzu testu bat moldatua jende batzuez zein biziki jantzita dauden artikuluak jorratzen dituen gaietan, eta guztiarekin ere irakurle gisa ez duzu deus jasotzen baizik pasatu nahi zaizun informazionearen puxka mendre bat, idazlea gehiago bermatu delako altubianismo anbientalaren arauak betetzera ezenez eta irakurleari mezua argi eta sarkorki emaitera. [Xabier Erroteta, aipatuz hau artikulua]Eta bai, horrela da: informazioa eskuetatik irristatzen zaigu, zeren eskaini zaigu an posizio txarra, desegokia, deserosoa, inefizientea, inefektiboa, eta hola ezin ondo deskodetu bere xehetasun eta ñabardura guztiak, eta finean ezin ondo gozatu. [496] [>>>]
Etiketak: itzulpena, prozesamendua
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home