osteguna, urtarrila 30, 2020

Dressler (1985): "often metathesis results in syllable structures better to pronounce and to perceive"

Mintzatu ginén atzo burúz metatesia, eta hona hemen aipu bat non Lourdes Oñederra-k komentatzen digún zér den metatesia (an bere "Hizkuntzen fonologia", 1986):
- METATESIA. Hots bat lekuz aldatzen denean, hotsa gorde egiten da. Mogitu ez balitz, suntsitu, asimilatu edo urtu egingo bide zatekeen. Dressler-en (1985) ikuspuntutik, beraz, metatesia indartze edo disimilazio bilakabideetakoa da. Dena dela, berak esaten du "often metathesis results in syllable structures better to pronounce and to perceive". [Oñederra, 1986:327-328]
Ez da gutxi: batzutan ahoskatzeko errazagoa dena, ulertzeko zailagoa izan ahal da, halatan ze, egoten da tirabira bat artén bi helburu horiek. Kasu honetan, bi abantaila horiek (errazago ahoskatzea, eta errazago ulertzea) batera etor litezke. [790] [>>>]

Etiketak: