astelehena, martxoa 22, 2021

Zénbat silabako multzo fonikoak neurtu dira?

Atzokoan komentatzen genuen nóla multzo fonikoak (halako diskurso-zatiak zein diren emititzen arten pausak) izan ahal dirén oso luzeak. Orain, ikus daigun zehazki zenbáteko luzerak neurtu zirén an ikerketa ga Quilis, Cantarero eta Esgueva titulatzén "El grupo fónico y el grupo de entonación en el español hablado" (1993:57), zeintan aztertu zituztén 3000 espektrograma, nola dioskuen an euren artikulua:

Jarraian ikus daikegu zér den dialogo zuzendu bat eta beste zenbait komentario tekniko (Alvarez, "Notas sobre la lengua española hablada en Madrid", 1987:333)

Finean, horrá datu batzuk (Quilis, Cantarero eta Esgueva an "El grupo fónico y el grupo de entonación en el español hablado, 1993:58)

Datu horietan, maximoa: 53 silaba. []

Etiketak:

1 Comments:

Blogger Bittor said...

Hainbat gauza:

1. VO hizkuntzetan IU bakoitzaren barruan GAILUR AZENTUAL / INTONATIBOA joan liteke hasieran, tartean edo amaieran. Hala:
[JÓHN came yesterday]
[John CÁME yesterday] zein
[John came YÉSTERDAY]

2. IUak laburrak dira eta bakoitza GAILUR AZENTUAL / INTONATIBO bakar batek gauzatzen du, beren arteko mugak maiz lausoak badira ere, salbu pusa / eten neurgarri bat dagoenean. Hala OV zein OV moduko ordenatan (ordena ‘burulehenean’ / gramatika elementuak-edo lehenik, ondoren lexikalak edo –VO edo–, edota alderantzizko ‘buruazkenean’ / osagai lexikalak-edo lehenik, ondoren gramatika elementuak edo –OV edo–.

3. Baina ORDENA BURULEHENA / ORDENA BURUAZKENA esaldietan ez dira absolutuak (nire ustean), baizik eta IUen barneko joerak, eta gehienera IU kate txikienak (2-3 IU). Hortik aurrera zeinahi hizkuntzatan komunikazio arazoak sortzen dira, hala esaldiak kodetzean (ahoz, eze idatziak edozer gauza aguantatu lezake horretara jarriz gero, euskaraz gaur egun horren maiz jartzen garen moduan), nola batez ere deskodetzean (entzunez ezinezko, irakurriz behin eta berriro atzera eginez esaldiak berrirakurtzen hauen esanahi osoa berreskuratu nahian).

Nire ustea da ezagutzen dugun euskara idatzi historikoa (XV-XVI. mendetik), gaurko ahozko euskararen antzeko pautak jarraitzen dituelarik (OV-edo ordena IUen barruan), ez duela inolaz ere ordena OV absolutu bat eragiten esaldian, eta horregatik dela komunikatiboa eta ulerterraza, beste euskara buruazken absolutu artifizialak ez diren moduan.

Gauza bat da esatea ‘Gaur uste dut etorriko dela Esther bere lagunekin ikasturte amaierako bidaiatik.’

Horrela moduzko unitateetan ahoskatu, kodetu, zatitu eta deskodetu litekeena (noski ez da aukera bakarra):

[Gaur uste dut] [etorriko dela Esther] [bere lagunekin] [ikasturte amaierako bidaiatik]

Eta beste gauza bat da horrelako zerbait esatea (ez ezinezkoa ere, baina aldea duena ahoskatzeko, kodetu, zatitu eta deskodetzeko):

Esther bere lagunekin ikasturte amaierako bidaiatik gaur etorriko dela uste dut.

Eta kadentzia hori esaldia joan eta esaldia etorri... (eta are esaldi askoz luzeagoetan ere barra-barra). Horri iruditzen zait komunikazio arazo larrienetakoa, Erramun Gerrikagoitiak ere behin eta berriz gogorarazten digun moduan bere joskera adibide etengabeekin...

Ez dakit seguru asko errepikatzen ari naiz nire mezua, baina...

astelehena, martxoa 22, 2021 5:25:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home