osteguna, urtarrila 27, 2022

Galdegaia edo foku enfatikoa dá ber gauza zein foku estua

Atzokoan gogoratzen genuen ze ...

... ordena honetan ere esan eta idatz daiteke galdegaia (enfatikoa):

Patxik edan dú esnéa.

Argi utzi nahi genuke ze galdegaia edo foku enfatikoa (azentu enfatikoa, bereziki markatua, ez azentu nuklear soila, ez azentu neutroa) dá ber gauza zein foku estua. Guk orriotan behin baino gehiagotan deitu diogu foku estua, adibidez an ondorengo pasartea zein gogoratu  nahi genuke, eta non agertzen baita aipu guztiz kezkagarri bat aterea ti Euskara Batuaren Eskuliburua (2018:257):

Izan ere, hiztunak soilik hautatu ahalko du (ia) libreki bere estruktura intonatibo-expresiboa noiz erabilí sintaxi koherente-progresibo-jarraitu-pausatu-ireki bat, non ia hitz bakoizean egin liteké pausa koherente bat (edo ez). Sintaxi regresibo-buruazkenetan, ordea, estruktura intonatiboa (IUak eta intonazio osoa) guztiz agertzen zaigu baldintzaturik, kantitatean eta kalitatean.

Har daigun adibide sinple bat: konpara daigun nóla gauzatzen diren intonatiboki galdegai preverbalak eta posverbalak. Horretaz mintzatu ginen hemen:

..., aditz aurreko foku estuek eskatzen duté intonazio enfatiko berezia eta segituan (pausa gabe) aditza ematea, oro har. Gakoa da ze sintagma enfatiko inkoherente (burugabeko) batek behar du erdietsi koherentzia ahalik eta lasterren afin izan eraginkorragoa, eta horrexek presionatzen du hiztuna afin ez egin pausarik (zein izanen litzateke pausa inkoherentea).

Diosku Euskara batuaren eskuliburuak (2018) an bere orrialde 257:

Galdegaia iruzkinaren barruan enfasi berezia hartzen duen osagaia da. Aditzaren ezkerrean doa beti —aditza bera galdegai ez bada, behintzat—, eta harekin batera ahoskatu behar da, bien artean inolako etenik gabe, intonazio-unitate berean (azpimarrak adierazten du hori adibideetan). Perpausean ezkutuan —baina hiztunaren buruan presente— legokeen galdera bati erantzuten bezala jokatzen du galdegaiak. Etxe horretan, Maddi bizi da. Atzo, zer egin zenuen? Goizean, lantokian, biltzar luze eta kalapitatsua izan zuten.

[Ikus ere, arnasa hartzearren, Euskaltzaindiaren "Hitz-ordena Erabilera estrategikoa"]

Baina, oso diferenteki, galdegai posverbalak ez dira eman behar an ber unitate intonatiboa zein aditza: sar daitezke inkluso aposizioak edo beste sintagma ez aposatuak arten aditz bat eta bere galdegai posverbala, zein, erosotasunez, kokatzen ahal da an bukaera e esaldia. Gauza da ze galdegai posverbaletan ez dago presio komunikatiborik (euren posizioa koherentea da bai sintaktikoki, bai interpretatiboki, eta baita intonazionalki-expresiboki ere: ikus "Arazo guztiak joan ohi dirá batera"). Genioén (berriro hemen):

... ez da existitzen horrelako presiorik noiz galdegaia izan postverbala: kasu horretan aditzaren ostean arazorik gabe egin daiteke (edo ez) pausa koherente bat lehenago ezi eman foku estua nóiz eta nóla nahi den. Ikus an EGLU I (1987:35):

1.4.3. Galdegaiaren tokia aldaraztea 
Esanik dago galdegaiak aditzaren ezkerreko lehen posizioan duela kokalekua. Halaz guztiz, batzutan -euskara mintzatuan bereziki gertatzen da hau- intonazioak aipatu ordena hau hauts lezake, galdegaia aditzaren eskuinean ematen delarik orduan:
(37) Hola segituz hemengo muthil guziak joanen dituzu, eta gu geldituko gira mutzurdin! (p. Larzabal, Hiru ziren, lS.orr.)
Azken esaldi honetan, ikusten den bezala, mutzurdin dugu galdegaia; oso modu bereziz esango da, pausa eginez aditzaren ondotik.
Azpimarratu behar dut ze aditzosteko pausa hori ez da inondik inora beharrezkoa, baizik ahalezkoa: egin daiteke edo ez segun interes komunikatiboa hon hiztuna, berdin-berdin nola gertatzen baita gaztelaniaz, non aditzosteko fokuak eman daitezké behin pausa bat eginda edo pausagabe.

Azken buruan, pausatzeko aukera horiek sortzen dirá ti koherentzia sintaktiko-interpretatiboa. Horregatik aukerako (ez derrigorrezko) pausa horiek deitu daitezké, propietate osoz, pausa koherenteak.

Eta bide beretik, zenbat-eta sintaxi koherente-progresibo-jarraituagoa, orduan-eta aukera intonatibo-expresibo gehiago eta aberatsagoak, kantitatean eta kalitatean.

Bai, Euskara Batuaren Eskuliburuko goragoko pasarte hori (2018:257), guztiz kezkagarria.