Ikusten da nóla forma plural horiek orokorki galtzen ari zirén '-ra-' edo gutxienez '-r-' referentzia datiboa
Atzo genioenez, Leturiaga-k (2019) sistematikoki kokatu ditú gure intereseko adizki pluralak an lekua eta denbora, halan ze ikus daiteke nóla forma zaharragoak doáz bilakatzen forma berriagoak eskualdez eskualde:
..., eskualde guztietan ez da hain garbi ikusten *eradun oinarriko adizkien bilakaera -i(r)au- > -iu- > -io- izan zitekeenik. Gainera, forma zahar eta berriagotzat hartu ditugun horiek ez dira eskualde guztietan garai berean ageri; esate baterako, Goierrin diutzudan (145) 'dizkizudan' dago 1713an (OArin), baina Urolaldean 1737an oraindik diauzcu (2) 'dizkigu' edo diauztan (11) 'dizkidan' adizki luzeagoak ageri dira (AzkSerm); Tolosaldean l739an diuzca (53) 'dizkio' dakar Irazustak, baina garai bertsuan dirauzanac (10) 'dizkionak' ageri da Azpeitiko altzagatarren gutunetan (c. 1738). Beterrin ere diuscu (8. lerroa) 'dizkigu' gisakoak 1716rako jada bazirela erakusten dute Lasarteko bertsoek, Urolaldean ez bezala [Leturiaga, 2019:133]
Leturiagaren beheko pasartean gorriz gaineratu ditugú beste bi forma te Otxoa Arin (1713):
Etiketak: eradun
2 Comments:
Aztertu behar lirateque aditz bioc: *io eta *irautsi/irautzi:
decir, golpear, pegar, murmurar...
Ez daquit acalcen naicen.
Adeitsuqui
Mesedez Josu, azaldu gehiago hori.
Argitaratu iruzkina
<< Home