Gogóratuz nóla deskribatzen genuén euskararen SOV fokuen araua an 2010 (jarráiki Elordieta, 2001)
Aurreko sarreretan aipatu ditúgularik foku enfatikoa (markatua) eta foku neutroak (ez-markatuak), gaur gogoratu nahi genuke nóla deskribatzen genuen euskararen SOV fokuen araua an 2010 (jarráiki Elordieta, "Verb movement and constituent permutation in Basque", 2001), honatuz sarrera hau:
Horixe. [2376] [>>>]Aurreko egunetan mintzatu gara gain foku estua eta foku zabala, hala nola-ere gain euren gauzapen prosodikoak: azentu kontrastibo-enfatikoa vs azentu neutroa. Jarraian jasoko dut nóla deskribatzen genuen euskararen foku-arau estandarra an 2010 noiz aurkeztu genuen gure lana titulatzen:
"Hitzaldietako euskararen aditz osteko fokuen testuinguru diskurtsiboak eta aukera prosodiko nagusiak" (Master-lana, EHU, 2010:21-22)Justuki honela (klikatu gain irudia arrén ikusi handiago):
Matiza dezagun puntu hori. Horixe zen guk oinarritzat hartutako araua (ikus daiteke an Elordieta-ren tesia: "Verb movement and constituent permutation in Basque", 2001), baina ez justuki Euskaltzaindiaren araua zeren esan behar dugu ze Euskaltzaindia-k ez zuen (eta ez du) ametitzen "objetu mailako foku neutroa", zein, bere arau estandarrean, beti izan beharko litzakén hanpatua (galdegaia), nahizta arau hori jada ez existitu: 'Euskaltzaindia (2011): "... ordena honetan ere esan eta idatz daiteke galdegaia (enfatikoa): Patxik edan dú esnéa."'.
Gure lan horretan, bestalde, saiatzen ginen zehazten eta erakusten ze euskara estandar mintzatu landuan (hitzaldietakoa), zein konsidera liteke hizkera berri bat, hizkera landua (edo gutxienez registro berri bat, registro landua), normaltasun osoz ematen dirá aditz osteko foku jarraituak (alegia, SVO non ez den pausarik tarten aditza eta foku estua), eta baita SVO ordena neutroa ere, aukeran jarraitua (ikus sarréra titulatzen "Hizkera berri bat, hizkera landua").
Idatziz, ordea, (ia) dena agertzen da betéz goragoko arau estandarra (irakaskuntza, komunikabideak, itzulpengintza. administrazioa, ...)
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home