"nik hiri *eradun: derauat → de(ra)uat → deuat": Bide beretik, ez al luke "derautzut" kideak ere eman behár "deutzut" edo antzeko aldaera lokal bat nola "deutsut"?
Jarraituz kin adizki nahasgarriak, Txillardegi-k aipatzen dú ondoko "nahasketa" (gure ikuspuntutik, kasu honetan akaso hobe deituko bagenio "anbiguetatea") an bere "Oinarri bila" (1977), non, besteak beste, mintzo den gain "*eradun" aditzeko "nik hiri derauat" (halanola ere burúz "derautzut"):
...: gipuzkeraz nahasketa bat dugu: gipuzkerak ez ditu "diat" / "derauat" eta "dizut" / "derautzut" berezten. [Txillardegi, 1977:123]
Gaurkoan bederen, gure interesa ez dago an "nahasketa" hori, baizik an beste nahasketa bat, gure ustez askoz pisuagoa zio bere inplikazioak. Kontua da ze "*eradun"-eko "nik hiri derauat" hori ispilatzen da an mendebaldeko forma hau:
- nik hiri deuat
zehatzago:
- nik hiri de(ra)uat (*eradun) → deuat (*eradun)
non "deuat" ez den baizik "*eradun" aditzeko "de(ra)uat" bera, baina jada an bere forma higatua, antzera nola:
- "dirautzut > diutzut / diutzudan (an Otxoa-Arin, ikus #1811)


1 Comments:
Lazarragak deu- tipoko aditzekin batera derau- tipokoak ere valiatzen ditu.
derauat > deuat
derauzut > deuzut sg
derautzut > deutzut pl
nondik
derautsut > deutsut sg
Adeitsuki
Argitaratu iruzkina
<< Home