asteazkena, ekaina 24, 2026

Amuriza (2010), Hidalgo (2002),... Juan Garzia (1997)

Atzoko eta herenegungo sarreretan komentatu dugú zergátik aipatu genuén Hidalgo (2002) eta Amuriza (2010) an laburpena on gure gure "Sintaxi buruazkenaren etengabeko efektu sotil eta ezkutuak" (2019:309-325). Harago, beste autore batzuk ere aipa geinken, hala nola Juan Garzia (an bere "Joskera lantegi", 2007), non zioen ze...

... esaldiaren amaierako posizio hori... edonolako enfasien leku naturaletakoa baita,... [Juan Garzia, 1997:214]

halan ze aditza amaierako posizio horretan kokatuz gero galtzen baitzen edonolako enfasi horientzako aukera hori, lastimagarria delarik. Ikus gure ondoko sarrera:

Behinda, aurreko sarreran, Juan Garzia-k berak erákutsí noláko ondorio onak segi litezken baldin, galdegai-legea ahaztuta, askatasunez erabiliko bagenitu galdegai postverbalak (eta, jakina, preverbalak ere), galdera da: zergátik erabili beharko genuke eredu sintaktiko bat zein dún anputatzen aukera aberasgarri eta potente hori (ezen ez gogaikarri)? Zergátik autolesionatu horrela? Zér dela-ta halako pobrezia sintaktiko-komunikatibo antzu bezain autoinposatua?

Ikus Juan Garzia-ren hitzetan bere ereduaren ezintasun autoinposatu hori (Juan Garzia, "Joskera lantegi", 1997:214): 
Esan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela esaldiaren amaierako posizio hori aditz -muturrean egonik ardatz eskax diren aditz- mekanikoak kokatzeko baino beste zerbait probetxagarriagotarako ez baliatzea, edonolako enfasien leku naturaletakoa baita, nahiz guk galdegai-enfasia ezin dugun hor kokatu baieztapenezko esaldietan (ezezkoetan, bai; inperatiboek-eta, berriz, aditza aurrez emateko joera dute noski, baina agindua bera ohi da enfasi), idatzizko estandarrerako aukeratu dugun sisteman, inguruko antipodetatik antipodetan. [Juan Garzia, "Joskera lantegi", 1997:214]

Beraz, Juan Garzia-k diosku ze galdegai-enfasia ezin dugu hor kokatu (baieztapenezko esaldietan).

Lastimagarria dela hori? Ez, lastimagarria da hóri eredua zein dún inposatzen halako ezintasun nabarmenki pobretzaile hori, hala nola filosofia sintaktikoa nondik dén elikatzen eredu sintaktiko kaltegarri hori (ikus #288), zein baita, konprobatzen denez, adibide ezin hobea on ezintasuna, ekinez egina.

Hor Juan Garzia lotzen ari da ezaugarri sintaktikoak (alegia, galdegai-legea edota aditza amaieran kokatzea) kin galerak an aukera expresiboak (galdegai enfasi finalak ezin egitea edo esaldiaren amaierako posizio hori ezin baliatzea ki beste zerbait probetxagarriagoa). [3129]