Amuriza (2012): "Inguruan ditugun hizkuntzekin lehian jartzean bistaratzen da aldea. ..., ez gara haien mailara iristen. Pentsatu ere ez!"
Atzokoan amaitzen genuen esanez:
Alegia, kazetariak diosku ze gelditu zen kin inpresio desatsegina baina argia ezen japonierak ezin duela lehiatu kin beste hizkuntza horiek.
Edo herenegun (eta gorago) genioenez, sinpleki ez dago konparatzerik japonieraren teknologia eta metodo komunikatiboa eta, adibidez, italierarena.
Xabier Amuriza ere mintzo da burúz lehiakortasuna an ondoko elkarrizketa ganik Miel Anjel Elustondo, titúlatua "Euskara batuko hiztegiak zirriborro rustikoak besterik ez dira" (Argia, 2012ko azaroaren 14a):
Liburuan, sarrera bera baino lehen, aipu gisakoa, zeurea: “Euskal Herria euskalduntzea ez dago euskaldunon esku bakarrik. Bai dago gure esku –eta geure bakarrik–, hizkuntza lehiakor bat garatzea. Horrek asko lagun dezake Euskal Herria euskalduntzen”. Hizkuntza lehiakorra, diozu.
Inguruan ditugun hizkuntzekin lehian jartzean bistaratzen da aldea. Bestelako hizkuntza batzuk bagenitu ondoan –azpigaratuak, kasu–, lasai geundeke, baina ondoan ditugunekin lehian abiatzen garenean, ez gara haien mailara iristen. Pentsatu ere ez! Hizketan ari garela, euskara garatuenaren jabe denak ere laster esango dizu: “... erdaraz esaten den bezala…”. Zergatik jotzen dugu erdarara hain maiz? Herren egiten dugulako esapide, argot eta abarrean. Lexikoan ere problema handiak ditugu. Liburuan planteatu dudan bosgarren ebidentzian, izan ere, euskara inguratzen duten zenbait hizkuntza handiren ondare komunaz ari naiz: anbizio, intromisio, exotiko, ebidentzia… milaka hitz dira ondare komunekoak, gaztelanian, frantsesean, ingelesean... Aldiz, jo Euskaltzaindiaren hiztegietara, eta ez anbizio, ez ebidentzia, ez antzeko hainbeste, ez datoz.
Zazpi ebidentziaren inguruan ari zara liburuan zu. Lehenengo ebidentzian, esaldien luze-laburraz ari zara, esanez luze, labur eta era guztietako esaldiak behar ditugula. “Ebidentea!”, diot. Bigarren ebidentzia zure liburuan, perpausaren ordenari dagokiona: ez dago ordena jakin eta derrigor bat. “Ebidentea!”, berriz, nik neure buruari. Fernandoren egiak zirelakoan.
“Ebidentea” diozu zuk, neuk bezala, baina badirudi ebidentzia horrek ez duela balio. Euskara “erraza” egin behar dela entzuten da nonahi oraindik! Euskara erraza egitea ondo dago hamar urteko neskato edo mutiko bati, baina heldu bati? Zer esan nahi du “euskara erraza”k? Mota guztietako euskarak behar dira, eta hizkuntza konplexua –ez zaila!– egiteko baliabideak izan behar ditugu, nork behar duen euskara, eta nahi duena, egiteko. Zergatik saihestu behar dut hizkuntza konplexua, ideien lotura bertan gorderik denean? Zergatik saihestu behar dut konplexutasuna, artea bertan baldin badago? Euskarak erraza izan behar duela aldarrikatu zaio irakurleari, eta esaldia apur bat konplikatuz gero, ez da segitzeko gauza! Idazleoi ere, sarritan, horixe sartu zaigu buruan, irakurlea hamar urteko neskato-mutikoen mailan tratatu behar dugula! Baliabideak behar ditugula esaten ari naiz ni. Eta gero bakoitzak dakuske zer nola non aplikatu.
[Amuriza erántunez ki Elustondo an Argia, 2012ko azaroaren 14a]
nondik:
Inguruan ditugun hizkuntzekin lehian jartzean bistaratzen da aldea...., ez gara haien mailara iristen. Pentsatu ere ez! [Amuriza, 2012]Zenbat eta sintaxi buruazken zurrunagoa (gabén aukera burulehen ireki koherenterik), eta horrekin batera, zenbat eta hitz luzeagoak (adibidez, konposizioz sortutako hitz luzeak), orduan eta arazo konparatibo larriagoa. [3121]

0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home