[#4] Sujetua (tipikoki atal thematikoena: zértaz mintzo) logikoki joan beharko litzaké lehenago zein objetua (tipikoki atal rhematikoena: informazio berri xeheena)
Beatriz Fernández eta Jon Ortiz de Urbina (an euren "Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan", 2007:216) dioskue ze oso ekonomikoa da bat etortzea estruktura gramatikalak eta "informazioaren isuria":
Hizkuntza gehienetan aurkitzen dugun subjektu-predikatu hurrenkera, beraz, oso ondo egokitzen da gizakiek gure informazioaren isuria eratzerakoan jarraitu ohi dugun mintzagai-iruzkin hurrenkera islatzeko. Informazio eraketa ez da berez eremu linguistikoa, eta badu zerikusirik gizakien bestelako sistema sinbolikoekin, baina ekonomikoa da oso gure egitura gramatikalak zuzenean parekatu ahal izatea kanpoko beste sistema horrekin. Ez dakigu bi sistemek "hizkuntza" bera erabiltzen duten, baina, behintzat, argi dago bat-bateko itzulpena errazagoa dela egitura gramatikalak eta egitura informatiboak bateragarriak badira. [2007:216]
Argi daigun ze "mintzagai-iruzkin" egitura informatibo hori dá gure "thema-rhema", eta hortaz, esaten ari dira ze "oso ekonomikoa" litzaké baldin, islátuz egitura informatiboa, egitura gramatikaletan ere sujetua (atal thematikoena) hasieran kokatuko balitz aurkéztuz geroko predikatua, zeinen zati rhematikoena izaten dén objetua. Bestela, eta euren metaforari jarraiki, gure burmuinak nekezago "itzuliko" lituzke estruktura gramatikal antiinformatibo horiek, eta horrek ekarriko luké itzulpen-kostu gehigarri bat, esan nahi baita prozesamendu-kostu gehigarri bat (beti ere konsíderatuz baldintza orokorrak).
Beraz, oso ekonomikoa litzaké baldin orohar aurkituko balitz sujetua hasieran ordezta adibidez objetua hasieran, zeren oso ekonomikoa litzaké egitura gramatikalak bat etorriko balira kin molde informatiboak ordezta izán antiinformatiboak eta antiekonomikoak.
Aipu horretan, bi hizkuntzalari chomskyar horiek mintzo dirá buruz "hizkuntza", zein den hizkuntza biologikoa, organikoa, eta zein ez den zértan izan logikoa, funtzionala, informatiboa (noiz dioten ze "informazio-eraketa ez da berez eremu linguistikoa", ari dira mintzatzen burúz "hizkuntza" hori). Ikuspuntu funtzionaletik, ordea, hizkuntzak dira kode konventzionalak zeintan sartzen dén informazio-eraketa, zein den erabat eremu linguistikoa. Bestalde, estruktura gramatikalak ez badira informatiboak, saiatu gaitezke proaktiboki aldatzen, nola beste edozein kode konventzional zein ez den bereziki logiko, funtzional edo sozialki interesgarria.
Orain kontrastatu behar dugu gure azalpen logiko hori (baldintza orokorretan, sujetua aurré objetua) kin datu enpirikoak. Eta datuetara joaz, fija gaitezen an munduko hiru ordena gramatikal gutxien erabilienak: hirurak daukate ezaugarri antiinformatibo nabari hori, hirurak daukate objetu tipikoki rhematikoena (O) aurrén sujetu tipikoki thematikoena (S):
Bai, hirurak daukate objetua aurré sujetua (VOS, OVS eta OSV): orotara, %4. [1172] [>>>] [#1] [#2] [#3] [#4] [#5] [#6] [#7] [#8] [#9] [#10] [#11] [#12] [#13]
Etiketak: Beatriz Fernandez, Fernández-Urbina, thema-rhema
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home