astelehena, azaroa 06, 2006

"Sugeritu" versus "sujeritu"

Ortografia ez da nire kezka nagusia, bistan denez. Baina, hala ere, egin nahi nuke komentario bat burúz tituluko pare hori: "sugeritu" versus "sujeritu" (ikus hau ere). Irakur dezagun Euskaltzaindia-ren razonamendua buruz ortografiá on zenbait hitz:
Iturri zaharra latina delarik, mailegu berriak hartzen direnean, orainarteko hitzek izan duten ohizko bideari jarrai dakioke hitzaren bukaerari dagozkionetan, eta, euskal literaturaren tradiziozko usarioa bikoitza denean, ahozko mintzairan ere beste horrenbeste gertatu izanik, ahal dela joera hedatuenari eutsiko zaio, literatura zaharrean izan duen pisua ere gogoan hartzen dela, edo, erraz ezin erabaki baledi, oraingoz biak har litezke;...
...
Latinez minimun, -i, orain minimo, Axularren lejitimo formaren erara, latinez legitimus, -a, -um.

Latinez universum, -i, orain uniber(t)so, zaharrago den ber(t)so bezala, latinez versus, -us.
...
Latinez universitas, -atis, akusatiboan universitate(m), orain uniber(t)sitate, bukaerako -tate hobetsirik.
Razonamenduak gora behera, azken buruan erabakia hartu eta Hiztegi Batua-n agertuko dirá "minimo", "unibertso" eta "unibertsitate", eta zuzentzaileek horrexen arabera zuzenduko dute (ez al zen nahikoa hobestea?).

Ikus orain beste hau:
Mailegu zaharretako j eta i ikutu gabe, orain mailegatzen diren hitzetan g grafia hobetsiko da: biologia (biologoa), geografia (geografoa), filologia (filologoa), dramaturgia (dramaturgoa). Jakina da g grafema /g/ bezala irakurri ohi dela euskaraz edozein bokalen aurrean.
Beraz, "sujeritu" mailegu berria denez, euskal akademiaren arabera "sugeritu" beharko zen, baina ahoskatuz "sugeritu", eta ez "sujeritu". Hortaz, euskal akademiak lehenesten dú grafia gain ahoskera (grafiaren arabera datorkigu "g" suave hori). Nire ustez, hitzak (ahoskerak) izanen luké lehentasuna, eta ez grafiak .

Hiztegi Batua-n ez da agertzen ez "sugeritu" ezta "sujeritu" ere (baina Harluxet-enean agertzen da soilik "sugeritu"). Haatik, Google-en gehiagotan agertzen da "sujeritu" (35) ze "sugeritu" (17).

Nik bozka emanen nuke aldéz "sujeritu", aldéz "unibersitate", eta aldéz "video" (latinezko hitza signifikátuz "dakusat"); eta, nire ustez, euskal akademiak ez lituzke horiek txartzat jo behar, nahiz hobetsi beste aukera posible horiek. 

Horrela, egonen litzake marjina gehiago, malgutasun gehiago, eta giro irekiago bat zek erraztuko bailuke ez soilik garapen ortografiko konsensuatuago bat, baizik ere beste edozein garapen. [92] [>>>]

Etiketak:

10 Comments:

Blogger Avalanche said...

Deitoragarria da oso' universitateko doktore den bati entzun behar izatea ezen UNIBERSITATE idaztea aldezten duela.
Gure gazteek ikasi behar izaten dute sugerir/suggérer erdaraz eta suggest anglesez.
Zein zailtasun lukete euskaldun kontinentalek SUGGERITU idazteko? Ez al dute horrela egiten bai frantsesez eta bai anglesez?
Euskaldun peninsularrek, ordea, badute gaztelaniazko formaren interferentzia non g bakarra idazten den.
Zein mesede ekartzen die Hego Euskal Herriko gure gazteei hitz berbera hiru modu diferentetara (sujeritu, sugerir, suggest) idatzi beharrak?
Gehiegi eskatzea da gutxienez g batño ipin dezatela?
Benetan negargarria bezain ulergaitza 2006. urtean.

J.L.

astelehena, azaroa 06, 2006 10:51:00 PM  
Blogger Avalanche said...

Aitor Aranak idatzia gaurko BERRIAn:

Karmele Rotaetxeri, harriduraz

Joan den igandean (azaroak 5) egunkari honetako
Igandea gehigarrian Karmele Rotaetxe hizkuntzalaritza
orokorreko katedradun eta ohorezko
euskaltzainari egindako elkarrizketa irakurtzeko
aukera izan nuen. Elkarrizketa interesgarria, Rotaetxe
andereak interesgarria dirudien bezalaxe.
Nire harridura erabateko izan zen, dena den, andere
honen ahotan honelako baieztapenak irakurri
nituenean: «Nire ustez, euskarak gehiago aurrera
egiten ez badu, euskaragatik beragatik da.
Euskara ez da erraza, aitortu behar dugu hori. (…)
Frantsesarekin edo espainierarekin alderatzen
badugu, oso zaila da».
Errespetu osoz esan beharra daukat ezin dudala
sinetsi Rotaetxe andereak baieztapen horiek
halako sinplekeriaz esan dituenik benetan. Ziur
nago zerbait gaizki ulertu dudala. Euskal Herrian
Hizkuntzalaritza Orokorreko arloan jantzia den
pertsona batek nola atera dezake horrelako ondoriorik?
Ezjakintasunaren eraginez? Ez dut uste
Rotaetxe anderearen kasua denik.
Zilegi bazait, arestian aipatutakoak bezalako
«egietan» sinesten dutenei, kasualitatez aurten
bertan argitaratu dudan liburu bat aholkatu nahi
diet, gai hori bete-betean ukitzen baitu: Euskunsa
edo euskara erraza (2006, Hiria). Hitzaurrean zuzenean
ukitzen dira hizkuntzei buruzko uste oker
asko; euskaldunon hizkuntzei buruzko uste okerrek
eraginda idatzi nuen liburua, egia esan. Dena
den, Rotaetxe andereak arrazoia du «Euskara ez da
erraza» esaten duenean eta, egia hori osatzeko, nire
ustez gehitu behar zaio euskara ez dela zaila. Ez baitago
hizkuntza errazik edo zailik: norberaren jakintzaren
mailaren araberakoa da hori. Hizkuntza
eransleak ez dira zailak (Rotaetxeak baieztatzen
duenaren kontra) eransleak direlako; eransleak ez
diren hizkuntzen sistema bezain ona edo hura bezain
txarra da eransleena, besterik gabe. Agian
kontua izango da Rotaetxe andereak hobeto dakiela
gaztelaniaz edo frantsesez euskaraz baino. Orduan
bai: orduan ziur berarentzat euskara zailagoa
izango dela. Hori ez da hizkuntz kontua.
Aitor Arana. Azpeitia

asteartea, azaroa 07, 2006 2:46:00 PM  
Blogger Avalanche said...

Bikain, Txopi, bikain.
Merezi luke aurreko mezu hau BERRIAra igorriko bazenu.

J.L.

asteartea, azaroa 07, 2006 5:36:00 PM  
Blogger Avalanche said...

Kaixo Jesus,

Ekartzen duzun paragrafo batean hauxe irakurtzen ahal dugu:

Latinez minimun, -i, orain minimo, Axularren lejitimo formaren erara, latinez legitimus, -a, -um.

zein, dirudienez, Euskaltzaindiaren dokumentu batean agertzen baita.

Hemen Euskaltzaindiak esaten duena berriro ere gezurra da, zeren Axularrek ez baitzuen LEJITIMO hitza erabili, baizik eta LEGITIMO.

Tiposkila miserable hauen jokaera izendatzeko neuk erabiliko nituzke bi hitz zein agertzen diren LEGITIMO hitza agertzen den paragrafo berean:

"Vrricalquiçun da halacoa: eta bai amorantea ganicaco haurra ere. Ceren nola ezpaita legitimo, nola baita, bastart, bort, ezcontçaz campoan eguina, ecin mintça diteque librequi iendartean, ecin bururic ailtcha deçaque: bere hala lehenbicico liscarrean, puta seme deitcen dute."

Ez dago eskubiderik iragana hala falsutzeko eta etorkizuna hala hipotekatzekotz.

J.L.

asteartea, azaroa 07, 2006 7:40:00 PM  
Blogger Avalanche said...

Leizarragak ere LEGITIMO hitza erabili zuen zein LEJITIMO transkribitu baitute armiarma.com-ekoek, nahiz eta neuk digitalizatutako originalean LEGITIMO agertzen den.

Honelako gauzak egitea agian lejitimoa dateke, baina inola ere ez LEGITIMOA.

Ez, ez dute garbi jokatzen eta norbaitek esan behar die. E.H.U.ko inor ausartzen ez denez, niri egokitu zait, urte luzeetan, salatze lan ingrat hau.

J.L.

asteartea, azaroa 07, 2006 7:53:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, Txopi, galdetzen duk ea zenbat bider irakurri behar da ondoko textua ongi ulertzeko. Ba, nik hiru bider ze lehenengo ez ziot hartu usainik ere. Duk redaktione katastrophikoa osoro txarra, kontuan izanik gainera dela Akademia baten textua.

Hara, berriro textua:

"Iturri zaharra latina delarik, mailegu berriak hartzen direnean, orainarteko hitzek izan duten ohizko bideari jarrai dakioke hitzaren bukaerari dagozkionetan, eta, euskal literaturaren tradiziozko usarioa bikoitza denean, ahozko mintzairan ere beste horrenbeste gertatu izanik, ahal dela joera hedatuenari eutsiko zaio, literatura zaharrean izan duen pisua ere gogoan hartzen dela, edo, erraz ezin erabaki baledi, oraingoz biak har litezke;..."

asteartea, azaroa 07, 2006 11:28:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Bihar izkiriatuko dut gehiago neure kabutik baina gaur ze ez dut astirik izan gaur ezertarako agertzen dut neure syntonia kin izkiriatu duena hak Josu Lavin an lehenbiziko kommentarioa eta amaitzen du holan:

Benetan negargarria bezain ulergaitza 2006. urtean.

asteartea, azaroa 07, 2006 11:48:00 PM  
Blogger worldw MOHAMED said...

Kaixo guztioi,
Mr izena, Rugare Sim da. Holandan bizi naiz eta gaur egun gizon alaia naiz? eta neure buruari esan nion nire egoera txarrean salbatu ninduen mailegu-emaile batek, mailegu bila dabilen edozein pertsona aipatuko dudala, zoriontasuna eman zidan eta nire familiari, mailegu bat behar nuen 300.000,00 nire bizitza osoan zehar hasteko Aita bakar bat naizela eta 2 haurrekin ezagutu nuen zama zintzoa eta Ala beldur gizon mailegu-emaileari 300.000 € -ko maileguarekin laguntzen didana, Ala beldurrezko gizona da, mailegu beharra baduzu eta mailegua ordainduko duzu mesedez, jarri harremanetan berarekin esan iezaguzu (jauna, Rugare Sim) berari aipatzen zaiola. Jarri harremanetan Mohamed Careen jaunarekin posta elektroniko bidez: (arabloanfirmserves@gmail.com)


Maileguaren eskaeraren inguruko informazioaren inprimakia
Izena......
Erdiko izena .....
2) Generoa: .........
3) Maileguaren zenbatekoa behar da: .........
4) Maileguaren iraupena: .........
5) Herrialdea: .........
6) Etxeko helbidea: .........
7) Mugikorraren zenbakia: .........
8) Helbide elektronikoa ..........
9) Hileroko Errenta: .....................
10) Lanbidea: ……………………….
11) Zer gune egin zenuen hemen inguruko ......................
Eskerrik asko eta zorionak.
Posta elektronikoa arabloanfirmserves@gmail.com

igandea, uztaila 19, 2020 12:01:00 PM  
Blogger FRED LARRY LOAN FIRM said...

Zatoz orain eta lortu premiazko mailegu bat fredlarryloanfirm@gmail.com helbidera
Hemen prest gaude zure mailegua prozesatzeko

Egun ona,

Enpresa gizon edo emakumea zara? Zure ametsa betetzeko garaia iritsi da, mailegu-enpresa ziurtatua gara, % 3ko interes-tasa baxuko maileguak eskaintzen ditugu, mundu osoko pertsona eta enpresei, nahi duzun monetatan, libera, dolarra, euro eta abar.

Konfiatu gurekin gaur mailegu azkar eta bermatua lortzeko
jar zaitez gurekin harremanetan
Posta elektronikoa: (fredlarryloanfirm@gmail.com) edo (fredlarryloanfirm@hotmail.com)
Whatsapp zenbakia: +967737371424

larunbata, abendua 18, 2021 11:13:00 AM  
Blogger Fred Moore said...

Kaixo guztioi, enpresentzako mailegu bat eskaintzen dugu eta ez negozioentzako. Maileguak %3ko interes-tasa baxuan ematen ditugu. Gure konpainia azkarra eta fidagarria da. Mundu osoko jende askoren aurpegietara irribarrea ekarri dugu. Jar zaitez gurekin harremanetan gaur posta elektroniko bidez: unitednationfinancialservicess@gmail.com edo WhatsApp bidez: https://wa.me/+447506884543

osteguna, iraila 12, 2024 7:06:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home