Wednesday, May 09, 2018

Juan Garziaren eredu sintaktikoa: ezintasuna ekinez egina

Behinda, aurreko sarreran, Juan Garziak berak erakutsí nolako ondorio onak segi litezkeen baldin, galdegai-legea ahaztuta, askatasunez erabiliko bagenitu galdegai postverbalak (eta, jakina, preverbalak ere), galdera da: zergátik erabili beharko genuke eredu sintaktiko bat zeinek anputatú aukera aberasgarri eta potente hori (ezen ez gogaikarri)? Zergátik autolesionatu horrela? Zer dela-ta halako pobrezia sintaktiko-komunikatibo antzu bezain autoinposatua?

Ikus Juan Garziaren hitzetan bere ereduaren ezintasun autoinposatu hori [Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997:214]: 
Esan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela esaldiaren amaierako posizio hori aditz -muturrean egonik ardatz eskax diren aditz- mekanikoak kokatzeko baino beste zerbait probetxagarriagotarako ez baliatzea, edonolako enfasien leku naturaletakoa baita, nahiz guk galdegai-enfasia ezin dugun hor kokatu baieztapenezko esaldietan (ezezkoetan, bai; inperatiboek-eta, berriz, aditza aurrez emateko joera dute noski, baina agindua bera ohi da enfasi), idatzizko estandarrerako aukeratu dugun sisteman, inguruko antipodetatik antipodetan. [Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997:214 (nabarmendu gorriak nireak)]
Beraz, Juan Garziak diosku ze galdegai-enfasia ezin dugu hor kokatu (baieztapenezko esaldietan).

Lastimagarria dela hori? Ez, lastimagarria da a-eredua zeinek inposatú halako ezintasun nabarmenki pobretzaile hori, hala nola filosofia sintaktikoá nondik den elikatzen eredu sintaktiko kaltegarri hori, zein baita adibide ezin hobea hon ezintasun sintaktiko ekinez-egina.

2 Comments:

Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Niri eguiten zait arras zail ulertzea hemen dathorrena

Esan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela esaldiaren amaierako posizio hori aditz -muturrean egonik ardatz eskax diren aditz- mekanikoak kokatzeko baino beste zerbait probetxagarriagotarako ez baliatzea, edonolako enfasien leku naturaletakoa baita, nahiz guk galdegai-enfasia ezin dugun hor kokatu baieztapenezko esaldietan (ezezkoetan, bai; inperatiboek-eta, berriz, aditza aurrez emateko joera dute noski, baina agindua bera ohi da enfasi), idatzizko estandarrerako aukeratu dugun sisteman, inguruko antipodetatik antipodetan. [Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997:214 (nabarmendu gorriak nireak)]

Eguia osoa esateco ez dut ulertzen, ezin izan dut. Izquiriatua othe dago cripticoqui ulerdezaten soilic behar duquetenac baina ez jendarte zabalac?

Saturday, May 12, 2018 10:14:00 AM  
Blogger Jesus Rubio said...

Erramun, erantzun dizut hemen.

Wednesday, May 16, 2018 11:17:00 AM  

Post a Comment

<< Home